info@dadkutxabank.org
Reyes Magos

Aurten ERREGEAK BERRITASUNEKIN datoz …

Datorren urtarrilaren 5ean, larunbata, DAD-Kutxa eta DAD-Kutxabankeko bazkideen seme-alabek eta bilobek eskutitzak eman ahal izango dizkiete Ekialdeko Errege Magoei.

Aurten ere Errege Magoek geldialdi berezia egingo dute Kutxabankek Andia kalean (Donostia) duen ekitaldi-aretoan eta etxeko txikienek zuzenean emango dizkiete eskutitzak Melchor, Gaspar eta Baltasarri, berritasun batekin: GOIZEZ IZANGO DA!

Hitzordua 2019ko urtarrilaren 5ean, larunbatean, izango da 11:00etan (ekitaldi-aretoa 10:30ean irekiko da).

EGITARAUA

10:30: Guraso eta seme-alabei harrera.

11:00: Bertaratzen diren guztiei ongietorria, aurkezle berezi-berezi batzuen eskutik.

11:15: Aurten beste EKITALDI bat izango dugu txiki eta handien gozamenerako.

11:45: Aurkezleek Errege Magoei emango diete bide, eta hauek gure seme-alaben eskaerak jasoko dituzte.

12:45: Azken agurra, oso berezia, Errege Magoentzat.

OSO GARRANTZITSUA: Aurten NAHITAEZKOA DA dadkutxa@gmail.comhelbidean izena ematea, honako datu hauek adieraziz:

-Haurraren izen-abizenak

-Haurraren adina

-Zein heldurekin joango den

GAIAN ipini: ERREGE-FESTA

Aurten ez zaio sartzen utziko izenik eman ez duen haurrari, leku guztia beteta baldin badago.

Izena emateko azken eguna: abenduaren 28a.

Inolako zalantzarik izanez gero, jar zaitezte harremanetan honako hauetakoren batekin: Karmen Hernandez (cmhernandez@kutxabank.es), Andoni Alonso (aalonso@kutxabank.es) edo Gisela Pelaz (gpelaz@kutxabank.es).

Leku guztiak beteta badaude, izena eman dutenen ordenari jarraituko zaio.

imagen-reyes-magos

Gogora itzazue ekitaldia antolatzeko garrantzi berezia duten alderdi praktiko batzuk:

  1. Eskertuko dizuegu bertaratzeko konpromisoa, horrela adierazi baduzue zeuen mezuan, gure lankideen laguntza eskuzabala dugu eta.
  2. Gainera, aurretik izena emateak opariak erosten lagunduko digu, gero haurrik gera ez dadin oparirik gabe.
  3. Eskertuko genizueke aretoan geratzea ekitaldia bukatu arte, azken urte hauetan ekitaldi honetan lanean aritu den lantaldeari esker ona erakusteko modu gisa.
  4. Urtero bezala, 3 argazkilari izango dira bertan, eta gurasoentzat hain berezia den une honen argazkiak egingo dituzte. Horregatik, haurrak ilaran daudenean, mesedez, ez zaitezte pilatu Erregeengana iristeko bidean edo inguruan.

Berriro diogu, ohar hauek garrantzitsuak dira tarte on bat igaro dezagun guztiok. Eskerrik asko!