info@dadkutxabank.org
Entrenamientos Natacion 720×480

Diruz lagundutako entrenamendu teknikoa, igerian zeharkaldiak egiteko

Diruz lagundutako entrenamendu teknikoa, igerian zeharkaldiak egiteko

Diruz laguntzen da itsasoan igerian zeharkaldiak egiteko entrenamendua (erresistentzia aerobikoa/mistoa), aldez aurretik hitzartua DAD-Kutxabankeko igeriketa-sailak aukera hori eskaintzen duten klubekin.

Entrenamendu tekniko hauek zeharkaldietan beren errendimendua hobetu nahi duten igerilari guztientzat dira. Ezaugarriak

  • Diruz lagundutako entrenamendu teknikoa bi hilabetez emango da: 2019ko otsail-martxoan edo martxo-apirilean. Klubek aukera ematen dute denboran luzatzeko, baina diru-laguntzarik gabe.
  • Normalean, saioak ordubetekoak dira, eta astean bi edo hiru saio aldakortasun handiago edo txikiagoarekin leku, ordutegi eta maiztasunari dagokionez, aukeratutako klubaren arabera.
  • Entrenamenduak, bere kostearen %50eko laguntza jasoko du, (100 euro gehienez).

Kontaktaturiko klubak honako hauek dira:

SP3 Paul Lagrange (627 69 00 49) sp3swin@gmail.com
C.D. Kairoscore Irati (669 10 15 95)

http://kairoscore.com/

C.D. Fortuna Eneko Amundarain  (678 78 37 69)

http://www.cdfortunake.com/es/secciones/natacion.html

C.D. Easo Juncal (943 474 595) http://www.natacioneaso.com

Igeriketa-saila prest dago entrenamendu tekniko hau beste klub batzuekin hitzartzeko, honela Donostialdeatik kanpo egiten direnak ere diruz lagundu ahal izateko.

Interesatzen bazaizu, jar zaitez harremanetan sail-arduradunarekin, eta berak emango dizkizu argibide gehiago baldintzei buruz. Ea, igeri egitera!!!

Juanmari Castro Sánchez

Igeriketa Sailaren arduraduna

jmcastro@kutxabank.es

943 – 00 13 50

.OHARRA: kudeaketa errazteko eta diru-laguntzak kobratu ahal izateko,  bazkide guztiek webgunean izena emanda egon behar dutela gogorarazten da. Halaber bazkidearen egoera zein datuak aldatu beharreko kasuetan (erretiroa, e-posta, …) webgunean bertan  aldatu beharko dira. ESKERRIK ASKO.