info@dadkutxabank.org
TravesíaGetariaZarautz

Getaria-Zarautz joan-etorria igerian 2019/07/20+21

Iritsi da Kantauri kostaldeko igeriketa-proba nagusia: Getaria-Zarautz-Getaria uztailaren 20an eta Getaria-Zarautz 21ean.

Hitzordua dugu! Batzuek larunbatekoaz gozatuko dute, eta beste batzuek igandekoaz. Bietan ere har daiteke parte! Kontua da probaren aurretik nerbio dantzariak guztiok elkarrekin partekatzea, proban elkarri ostikoak ematea eta behar bezala bukatzea… Zarautzen bazkalduz, alegia!

DADKutxabanketik bi juntaizoak antolatzea proposatzen dizuegu. Geuk jarriko ditugu harremanetan igerilariak, plana proposatuko dugu bertara joateko, eta Zarautzen bazkaria erreserbatuko dugu. Barkatu, baina larunbatean Getaria-Zarautz-Getaria egiten duzuenok igerian itzuli beharko duzue Zarautzera bazkaltzeko. Gogoratu bi proba direla bi egunetan: larunbatean eta igandean.

Mesedez, emazue izena probaren webgunean LEHENBAILEHEN eta bidali izen-ematearen egiaztagiria albistearen oinean agertzen den DADKutxabankeko igeriketa-arduradunari. Webgune horretan bertan lortuko dituzue probei buruzko argibide guztiak.

Eta kito! Erraza, ezta? Ea, bada, garaiz iristen zaren, izen-emateak bukatu baino lehen! Mugi!

Egiaztagiria jasotzen dugunean, zurekin harremanetan jarriko gara zure nahiak jasotzeko eta behar dituzun argibide guztiak emateko.

Probintziaz kanpoko igerilariak espero ditugu taldean sartzeko. Eta, noski, gurekin etorri nahi duen edonor izango da ongi etorria, nahiz eta ez lehiatu. Mesedez, irakurri oin-oharra.

Garrantzitsua: Uztailaren 1ean bukatuko dira juntaizorako onarpenak.

OHARRA: gogoratu kudeaketa errazteko, bazkide guztiek egon behar dutela alta emanda, honela diru-laguntzak kobratu ahal izateko. Bazkidearen egoeran edo datuetan aldaketaren bat gertatzen bada (erretiroa, helbide elek.aren aldaketa,…), webgunean ere aldatu egin behar da. MILESKER!

Juanmari Castro Sánchez

DADKutxabank Igeriketa Ataleko arduraduna

jmcastro@kutxabank.es