info@dadkutxabank.org
Golf Imagen 2

GOLF HASTAPEN IKASTAROA MARTIARTUN – Jarraipena

Ekainan hasitako ikastaroaren jarraipen moduan edo eta orduan parte hartu ezin zutenentzat, formatu berberakin hastapen ikastaroa aurrera darrai.
Orotara 12 orduko luzapena izango du, ordu eta ordu eta erdiko saioetan banaturik.
Partaide nahikoak biltzen baditugu, ekintza onek Dad KKutxabankeko subentzioa jaso dezake, bere kostearen %50gatik, eta 100€tako mugarekin bazkideko Golf ikastaroengatik.

Gogoz bazabiltza, jar zaitez harremanetan JosebaTotorikarekin e-mailez: josebatotorika@gmail.com

Oinarrizko nozioak emango dira golf swing-aren teknika ulertzeko honako kolpe hauetan:

* Putt * Chip kolpea * Pitch kolpea

* Burdina ertainak * Hibridoak edo zurak

Ikastaroan zehar Martiartun zulo artekoren bat egingo da, zelaian nola jardun hobeto ulertzeko.

Halaber, kirol honen funtsezko araudia eta etiketa-arauak aztertuko dira.

Ikastaroan sartuta daude klaseetarako behar diren golfeko makilak.

Ikastaroan EZ daude sartuta:

  1. Martiartuko instalazioetan sartzeko ordaindu beharrekoa, klasea zulo-zelaian ematen denean (gutxi gorabehera 6 klase).
  2. Bolak, klasea praktika-zelaian ematen denean (gutxi gorabehera 6 klase).
  • Prezioak

3 LAGUNENTZAKO IKASTAROA

198 €/pertsona

4 LAGUNENTZAKO IKASTAROA

149 €/pertsona

5 LAGUNENTZAKO IKASTAROA

119 €/pertsona

Ø Martiartu kirol-klubeko instalazioetara sartzea 3€ kostatzen da pertsonako.

Ø Klasea praktika-zelaian izaten denean, bolentzako fitxak euro bat (1€) fitxa bakoitzeko.

Klase bakoitzean gutxienez 3 fitxa erabiliko dira.

* Ikastaroko klaseak emango dituena:

Silvia Plaza Ugalde

PGA Profesionala eta Maistra

Martiartu golf eskolako zuzendaria