info@dadkutxabank.org
Travesia 1

I. Zarautz-Getaria-Zarautz Zeharkaldia (2019/07/20) IL. Getaria-Zarautz Zeharkaldia (2019/07/21)

Horrela joan dira bi zeharkaldiak eta horrela kontatzen dizkizuegu

 Zarautz-Getaria-Zarautz zeharkaldia igerian larunbatean 2019/07/20, 18:00

Baldintzak: 0.8 m-ko olatua, haizea ipar-mendebaldekoa 6 korapilokoa, airea 21 ºC eta ura 21 ºC.

Ez da erraza Zarautz-Getaria-Zarautz zeharkaldia egitea. Lehenik, izena emateko antzeko edo igerilekuko probatan “kaleko” igerilarientzat ezin lortuzkoak diren denborak ziurtatu behar dituzulako; eta bigarren, ez delako distantzia laburra (5.200m).

Irudiaren erdian, Luis Mª López Rey bere fan-ez inguratua.

Hala ere, badugu Luis María López Rey, “kaleko” igerilaria ez dena. Eta berak, izena emateaz gain, amaitu ere egin du erregistro zoragarriarekin: 01:29:46. Aupa Txapeldun!

Biharamuneko zeharkaldiari aplikatu ahal izateko aholkua eskatzerakoan, zera adierazi zuen: “Gogoratu Biodramiaren eragina galdu egiten dela hartzen denetik ordubete igaro ondoren”. Ez zebilen hain oker aholkua, biharamunean ikusi ahal izan zen bezala.

Probako sailkapenak = http://www.kronoak.com/live/2019/zarautz_getaria_zarautz/

 

Zarautz-Getaria-Zarautz zeharkaldia igerian igandean 2019/07/21

Baldintzak: 1.1 m-ko olatua, haizea ipar-ekialdekoa 8 korapilokoa, airea 25 ºC eta ura 21 ºC.

3.300 igerilari, 5 edo 10 minutuko aldeaz talde ezberdinetan irteten direnak. Lehenengo irteten den taldea antzeko zeharkaldietan denborarik onenak egiaztatzen dituena da. Azkena, hasiberriak. Guztira zortzi talde.

DAD Kutxabankek bere igerilaririk onenak aurkeztu ditu, hau da, animatu diren guztiak:

  • Amaia Mendicute Aranguren
  • Aszen Lakarra Otaegi
  • Aurelio Garnica Olasagasti
  • Gerardo Cangas Ezkerra
  • Igor Ayerbe Zabalza
  • Iker Arana Arsuaga
  • Irati Imaz Aristimuño
  • Jesus Martinez Vallejo
  • Jon Oyarbide Orbe
  • Juanmari Castro Sánchez
  • Pedro Arcelus Calamendi

Denetik daukagu, botikan bezala. Aurtengoa “lehenengo aldia” zuten igerilariak, baita Getaria-Zarautz jada zenbat aldiz egin duten ez dakitenak ere. “Txano beltzeko marrazoak” nahiz “txano arrosako koloretako arraintxoak”. Zorionik beroenak bereziki azken hauei, proba osoko itsasaldirik txarrena irentsi (hitzez hitz) behar izan zuten eta. Biodraminarik gabe, gainera!

Baina ez zen inor ito! Gutarretako inor ez da agertu pantaila erraldoietan oka egiten (a zer gustu txarra errejidorearena!) eta badira lankideak minutu asko egon direnak pantailan,  Pedro Arcelus eta Juanmari Castro, adibidez. Ez gara podiumera igo, ez dugulako nahi izan!

Nazaret Zentroko (Kutxabank Gizarte Ekintza) igerilariak + DADKutxabankeko igerilariak

Ez dugu kronika hau bukatuko nesken bainu-jantzi berriak izan duen arrakasta aipatu gabe. Batzuentzat “eratsuegia”, koloreak ikusgai bihurtzen zaitu milaka distantziara. Mutilek beren bainujantziak berregokitzeko eskatu behar izan dute bibaka eta goraka aritu zaizkielako “Torero, torero!” deiadarka.

Datorren urtean 50. Getaria-Zarautz zeharkaldia izango da, eta ezingo da hura galdu! Kontatuko dizuegu.

Probaren sailkapenak = http://www.kronoak.com/live/2019/getaria_zarautz/

 

Juanmari Castro Sánchez

DADKutxabank Igeriketa Ataleko arduraduna

jmcastro@kutxabank.es

943 – 00 13 50

OHARRA: kudeaketa errazteko eta diru-laguntzak kobratu ahal izateko,  bazkide guztiek webgunean izena emanda egon behar dutela gogorarazten da. Halaber bazkidearen egoera zein datuak aldatu beharreko kasuetan (erretiroa, e-posta, …) webgunean bertan  aldatu beharko dira. ESKERRIK ASKO.