info@dadkutxabank.org
Travesia 1

Igerian zeharbideei zuzendutako trebakuntza teknikoaren emaitzak

Jarduera honen balantzeari buruzko azterketa egin da eta hauek izan dira emaitzak:

1.- Hamabi pertsonak egin dute ikastaroa. Zazpi gizon eta bost emakume.

2.- Ikasleen % 71rentzat hau zen “beraien lehen trebakuntza teknikoa”.

3.- % 100 pozik dago trebakuntzarekin.

4.- % 100ek trebatzen jarraitu du jarduera amaitu eta gero ere.

5.- Hona hemen beraiek esandakoak, oraindik zalantzan daudenak animatzeko:

  • “Aldaketa izan da ura eta igeri egitea ikusteko moduan. Asko hobetu dugu. Jarraitu egingo dugu.”
  • “Oso motibagarria da.”
  • “Kirol guztietan, teknika ona ezinbestekoa da zuzen egiteko. Pozgarria izan da aurrerapena ikustea.”
  • “Sekula ez da beranduegi hasteko!”
  • “Sinesgaitza da nola hobetzen duzun teknika eta igerian jarraitzeko gogoa.”
  • “Entrenamenduak eskatzen dizu zu zeure buruari eskatzeko gai ez zarena.”

Badirudi arrakastaren gakoa izan dela non, noiz eta norekin trebatu aukeratzeko egon den malgutasun handia. Malgutasun honek antolaketa-mailan eskaeren kudeaketan kontrola eskatzen du eta entrenatzaileekin aurretiko elkarrizketak.

Emaitzak ikusita, datorren urtean jarduera errepikatzea planteatuko da, sekula egin ez duten igerilarien artean trebakuntza teknikoaren ohitura sustatzeko.

Juanmari Castro Sánchez

Igeriketa Sailaren arduraduna

jmcastro@kutxabank.es

943 – 00 13 50