info@dadkutxabank.org
Pintura

Margolaritza Ikastaroa (Bilbo)

MARGOLARITZA (BILBO):

 Berriro ekingo diogu margolaritzari Ricardo Perez Franco (RICHARD) pintorearen estudioan. Hiru hilabete hauetako ikastaroan Akuarela tekniketan sakonduko da.

 Ikastaroa, ohi bezala, Olite kaleko 3an (LA CASILLA-Bilbo) emango da, astelehen eta asteazkenero, 17:30etik 19:30era.

Parte-hartzaileek 100 euro ordaindu behar dituzte hiruhileko osoagatik. Hasi nahi duten berriek Juanma Saenz de Ugarte-rekin jarri behar dute harremanetan telefono honetan: 944018112.

DAD-KUTXABANKek diruz lagunduko du ikastaro honetan parte-hartzea, baina gehienez ere kostuaren %50eraino.