info@dadkutxabank.org
Natacion Deporte

Sei zeharkaldi igerian: ezin duzu huts egin!

Hiru probintziatan sei zeharkaldi igerian, “PRO” bainu-jantzi berriarekin eta zure lankideekin parte hartuz… egiteko aukera eskainiko balizute, huts egingo zenuke?

Erreserbatu datak:

2019/06/15 Bermeo-Mundaka Esteka Proba batzuetan oraindik ez dago data erabakita (* bat dute aurreikusitako dataren ondoren).

 

Horregatik, posible da taula honetan aldaketaren bat izatea. Aurretik jakinaraziko da.

2019/07/14 * Uribarri-Ganboa Esteka
2019/07/20-21 Getaria-Zarautz Esteka
2019/08/15 Paseo Berria Esteka
2019/09/08 Kontxako Badia Esteka
2019/09/16 * Zanbulla Esteka

Luzeak, laburrak, itsaso zabalean, urtegian, badian, … gustu guztietarako aukerak daude. Eta, gainera, sekula ez norbera bakarrik. Probaren egunean, aurrez elkarretaratzea egingo dugu kirioak dantzan jartzeko.

Horietakoren batean parte hartzeko asmoa baduzu, jada jar zaitez harremanetan Igeriketa Atalaren arduradunarekin. Zure “kalibrea” jakin behar da lehiaketako “PRO” jantziak eskatzeko. Ez, ez egon bikini operazioaren zain, eta ekin igeri egiteari, benetan sasoian horrela egongo zara eta. Izen-emate batzuk jada zabalik daude… eta airean doaz!

Jakinarazpen honetaz baliatuz gogorarazten dizuet teknifikazio-ikastaroetara joateko diru-laguntza martxan dagoela eta berritasun batzuk ere badirela:

  • Aipaturiko ikastaroen zerrendan, goi-mailako igerilariei zuzendutakoa ere sartu da, Getaria-Zarautz-ekoaren antolatzaile berberek kudeatua.
  • Baita ere, laster hasiko da zeharkaldietan hasiberrientzako ikastaroa (C.D. Fortuna) Zuhaiztiko igerilekuetan Donostiako Gros auzoan.

Juanmari Castro Sánchez / Igeriketa Sailaren arduraduna

jmcastro@kutxabank.es       943-00 13 50

OHARRA: Gogoratu, kudeaketa errazteko, bazkide guztiek webgunean alta emanda egon behar dutela, honela diru-laguntzak kobratu ahal izateko. Aldaketaren bat gertatzen bada bazkidearen egoeran edo datuetan (erretiroa, posta elektronikoaren aldaketa,…) webgunean ere aldatu behar da hori. ESKERRIK ASKO.

Seis