info@dadkutxabank.org
Isla

“Igeriketa” Aurkezpena eta aurreikusitako jarduerak 2018rako

 

foto-8

Itsasoan igeriketa bultzatzea da talde honen helburua. Eta Kontxako badia da gure jardueren ohiko agertokia.

Hasi ginenetik bi urte igaro dira eta normalizatzeko garaia da. DADKutxa-ren webgunea erabiliko dugu gure jakinarazpenetarako.

Nor gara?

Taldean jende gaztea eta nagusiak gaude, emakumezkoak eta gizonezkoak, PRO jendea (inbidia ematen digute) eta normaltxoak.

QuienesSomos

Zer egiten dugu?

“Juntadizoak” itsasoan.

Uraren tenperaturak ahalbidetzen duenean (gero eta neopreno gehiago ikusten da gure emakumezko lankideen artean), astearte eta ostegun arratsaldeetan, igeri egiteko elkartzen gara Kontxako badian. Taldeko edozein igerilarik ordua eta lekua proposatzen ditu whatsappez, eta nahi duena apuntatzen da. Horixe, besterik gabe.

Urbazterrean, bertaratuen maila kontuan hartu eta egin daitezkeen pare bat ibilbide planifikatzen dira eta… segurtasun-buiarekin, uretara!

QueHacemos

“Paseoak” uhartearen inguruan.

“Sarrera libreko” egunak bezala dira. Santa Klara uharteari bira ematea erronka bat da zenbait emakume igerilarirentzat. Baldintza hobezinak daudenean, segurtasuneko buia-pare bat eskuratzen ditugu konboiaren hasiera eta bukaerarako, GoPro bat selfietarako eta… uhartearen aurpegi ezkutua ikustera! Egun horietan gozamena erabatekoa izaten da.

NOVATEK CAMERA

Taldekako lehiaketak

Orain arte, Kutxabank mota bateko lehiaketara bakarrik aurkeztu da itsasoko igeriketan: “Mójate por la empresa / Busti Lankideekin” taldekako lasterketara, alegia.

Lehiaketa da sasoian mantentzen zaituen helburua. Horregatik, hurbildu ahala, gero lehiatuko diren taldeak sortzera bideratzen dira “juntadizo” edo elkarretaratzeak.

CompeticionesEquipo

Banako lehiaketak.

Kontxako zeharkaldian hasten gara guztiok lehiatzen: laburra delako (2.250 metro ditu) eta ingurune babestuan egiten delako.  Aldez aurretik entrenatu egiten gara eta “aurretiko urduritasuna baretzeko” proben irteera-guneetan elkartzen gara.

ACRECA lehiaketak.

Apirilaren 19tik 22ra Caceres-en izango den XXXI. ACRECA Kongresura kirol-arduradunak gure ekinbide bat eramango du: itsasoan zeharkaldi-txapelketak antolatzeko aukera, beste erakunde batzuetako igerilariekin lehiatuz. Jakinaren gainean izango zaituztegu.

Itsasoan igeri egiteko gogoa baldin baduzu … Juanmari Castro Sánchez

jmcastro@kutxabank.es

Donostia-Ibaeta (Bulego Teknikoa)     Telef.  943-001350