info@dadkutxabank.org
Isla

“Zanbulla, lehen busti lankideekin”

image001

Lehen “Mójate por la Empresa/Busti lankideekin” deitzen zen proba aurrerantzean “Zanbulla” deituko da. Berdin digu… Kutxabankek irabaziko du berriro.

Aurten badira berrikuntzak. Taldeka egiten jarraituko da. Baina bi distantziatan (750 / 1500), eta aurretik aukera izango da erreleboka egiteko (3 x 350). Funtsa edo mamia mantendu egiten da: probaren amaieran pintxoak izango dira eta “ONGI PASATUKO DUGU!” leloarekin jarraituko dugu.

Proba gogorrak:

* Igerilariak hirunako taldetan, mutilak, neskak edo nahastuta.

2018ko irailaren 16an 11:30ean.

* 350m erreleboka.  Lekuko gisa taldearen txipa erabiltzen da, eta eskuz esku igarotzen da ez galtzen saiatuz.

* 750m ala 1.500m aukeran. Helmugara iristen den taldeko azkenak markatuko du taldearen denbora (“ez dut azkena izan nahi”).

750m – 250m hondarra – 100m beti gutxiagoz neurtzen dutena = 400m = edozein pitxitxik egiteko modukoa.

1500m-koa “ex profeso” Bilbokoentzat (distantzia luzeagoa eskatzen baitute).

*Proba amaitzean kroketak eta sagardoa. Atal honetan, bai, baliaraziko dugu geure esperientzia.

*Argibide gehiago: (https://www.zanbulla.com/)

Parte-hartzaile saiatuak:

*Parte hartu nahi duten lankideek igerian jakin behar dute (apur bat, baina ez gehiegi) eta proban ahalegindu behar dute ez barrerik egiten (ura irensten baita): horrelakoak jar bitez harremanetan Juanmari Castro Sánchez-ekin (jmcastro@kutxabank.es) edo helbide partikularraren bidez (juanmari@castrocid.com).

*Adierazi zein distantziatan (750 / 1500) parte hartu nahi duzuen, eta ea ausartzen zareten aurretik erreleboka egiteko erronkari heltzeko: 350m.

*Taldean hiru igerilari behar direnez, taldea osaturik baduzue, esadazue; bestela, neu arduratuko naiz hezeak eta iharrak nahasteaz, ea GUZTI-GUZTIOK gozatzen duzuen. Horregatik eskatzen dizuet esateko (gutxi g.b.) zenbat denboran egiten dituzuen 1.000 metro itsasoan, igerilekuan edo bainuontzian.

* Izena + bi abizenak + NAN + jaiotza-data + harremanetarako helbide elektronikoa bidali behar dizkidazue zuen mezuarekin.

* Badugu whatsapp talde bat koordinatzeko, elkartzeko eta urduri jartzeko probaren aurretik. Bertan egon nahi baduzue, emadazue harremanetarako zuen mugikorra.

Zalantzan bazaudete izena eman ala ez, ez kezkatu, neu arduratuko naiz zuek konbentzitzeaz.

JUANMARI CASTRO