info@dadkutxabank.org
Antorcha De La Estatua De La Libertad

Argazki Taldea-DAD

Hamabigarren urtez, Euskal Herriko Argazkilarien Federazioak Bilboargazki-ren beste edizio bat antolatu du, eta aurten zortzi erakusketa izango ditu estatuko eta atzerriko egileekin, sei hitzaldi eta lau argazki-lantegi, bat bereziki haurrei eskainitakoa. Egileak beren erakusketak aurkeztera etorriko dira.

Argibide guztiak hemen daude: www.bilboargazki.com

Ondoren, tailerrak aurkezten dizkizuegu, eta DAD-KUTXABANKetik izena ematera bultzatzen zaituztegu aurten, bazkideen gutxieneko kopuru bat (8) elkartzen bada, diruz lagunduko direlakoan.

MARIO CEA

Tailerra:   “Fotografía alta velocidad” (Abiadura handiko argazkigintza)

Urriaren 6an eta 7an

Tailer edo lantegi honen helburua abiadura handiko teknika zoragarriaren sekretu guztiak ikastea da; oso lasterra izan arren, edozein mugimendu geldiarazteko eta irudi paregabeak lortzeko aukera ematen digu.

Harrapari gautarrekin, falkonero edo belatzekiko ehiztariek kontrolaturiko egoeretan.

Hilak 5, ostirala: Aurkezpena 19:00etan Elkano aretoan, 20

Hilak 6, larunbata: BBKren klub sozialean (Bailen kalea 7 bis), 10:00etatik 20:00etara, bazkaltzeko atsedenarekin.

Hilak 7, igandea, 10:00etatik 13:00etara, BBKren Klub sozialean

 GIACOMO CICCIOTI

Giacomo Ciccioti Genovan bizi da eta 30 urte baino gehiago daramatza ikus-entzunezko materiala ekoizten. Bere lanarekin estatuko eta nazioarteko ekitaldirik garrantzitsuenetan parte hartu du.

Azken 10 urteotan AH (AV) lehiaketa askotan ere parte hartu du, sariak jaso dituelarik mundu osoan.

Tailer edo lantegiak ematen ditu ikus-entzunezko arrakastatsu baten oinarrian dauden funtsezko kontzeptuak azaldu eta argitzeko. Ideia, soinu-banda, zuzendaritza, edizioa eta komunikazio-dinamika jorratuko dira.

Tailerrean ekoizpenaren pasarte garrantzitsuenak aztertuko dira.

Emozio bat sortzea

  • Zer da emozio bat
    • Teoria
    • Adibide praktikoak
  • Irudien bidez hitz egitea
    • Teoria
    • Adibide praktikoak
  • Musikaren ahalmena oroitarazteko
    • Teoria
    • Adibide praktikoak
  • Nola eraman musika irudietara
    • Teoria
    • Adibide praktikoak
  • Storyboard eta storytelling
    • Teoria
    • Adibide praktikoak
  • Komunikazioaren dinamika
    • Teoria
    • Adibide praktikoak
  • Egilearen ikus-entzunezko adibideak

Tailerra urriaren 20an izango da. EUSKADITALIAn egingo da Santo Domingo de Guzman, 11 (Mallonako eskailerak) 10:00etatik 20:00etara bazkaltzeko atsedenarekin.

SARRERA LIBRE LABORATEGI ANALOGIKO BATERA

Aurrez hitzordua hartuta, talde txikietan umeek argazkigintzaren magia ikusi ahal izango dute.

Julian Redondok Santutxun duen laborategian sartuko dira eta zuri-beltzeko argazki bat nola positibatzen den ikusiko dute. Tailerra urriaren 27an izango da.

 ARGAZKIGINTZAKO IRTEERA UMEEKIN

Urriaren 28an, igandea, 10:30ean.   AZKUNA ZENTROA atrioa

Haur bakoitzak bere kamera ekarri behar du, eta oinarrizko workshop bat emango diogu argazki-rally txiki bat egitera irteteko inguruan; gero, egindako irudiak jasoko ditugu, aukeratu eta Jaialdiaren Webgunean jartzeko, eta txartel bat emango diegu, 10€koa, edozein lan egiteko hemen: www.saal-digital.es. Izen-ematea doan (leku mugatua).

Zirtaka Antzerki Taldearen (www.kurkuluxetan.eus) parte-hartzea ere izango dugu, eta umeentzat modelo gisa jardungo dute.

 

Izena emateko buletina eta argibideak hemen:     www.federacionfotovasca.org

www.bilboargazki.com

Bidali buletina hona:  jarmenti@kutxabank.es