info@dadkutxabank.org
Gente222

Oinarrizko Argazkigintza Digitaleko Ikastaroa

OINARRIZKO ARGAZKIGINTZA DIGITALEKO IKASTAROA

Ikastaro honetan kamera digitala erabiltzen ikasiko da, irudiak hartu eta hobetzeko, lehen unetik azken emaitzaraino.

Tailer hau sistema digitaletan hasi gabekoentzat pentsaturik dago, beren kameraren funtzionamendua ezagutu nahi dutenentzat, eta irteera praktikoarekin osatuko da.

Ez da informatikako ikastaroa eta argazkigintza-teknikaren alderdia azpimarratuko da.

Ikastaroa AEBBK-ren Klub Sozialean (Bailen 7 behean, Bilbo) emango da. Irakasleak ordenagailua izango du pantaila handi batekin. Parte-hartzaile bakoitzak ere bere ordenagailua eroan dezake, gura badu.

30 orduko iraupena izango du: bi ordu egunean astelehen eta asteazkenetan.

                        Hasiera:     urtarrilaren 23a      Ordutegia:    17,30etik 19:30era

Ikastaroaren prezioa: 130 euro.

DAD-KUTXABANKeko bazkideek, zortzi edo gehiago baldin badira izena emandakoak, diru-laguntza jasoko dute 2017. urtea amaitzean, kostuaren %50, baldin eta Elkarteak behar beste diru badu horretarako.

Beharrezkoa da argazki-kamera digitala izatea

                         Izena eman gura duenak, idatzi hona: Juan Mari Armentia Hernáez    jarmenti@kutxabank.es  . Talde txikiak izango dira.