info@dadkutxabank.org

Oinarrizko Argazkigintza digitaleko ikastaroa

OINARRIZKO ARGAZKIGINTZA DIGITALEKO IKASTAROA

Ikastaro honetan kamera digitala erabiltzen ikasiko da, irudiak hartu eta hobetzeko, lehen unetik azken emaitzaraino.

Tailer hau sistema digitaletan hasi gabekoentzat pentsaturik dago, beren kameraren funtzionamendua ezagutu nahi dutenentzat, eta irteera praktikoarekin osatuko da.

Ez da informatikako ikastaroa eta argazkigintza-teknikaren alderdia azpimarratuko da.

Ikastaroa Klub Sozialean (Bailen 7 behean, Bilbo) emango da. Irakasleak ordenagailua izango du pantaila handi batekin. Parte-hartzaile bakoitzak ere bere ordenagailua eroan dezake, gura badu.

30 orduko iraupena izango du: bi ordu egunean astelehen eta asteazkenetan.

Hasiera:     Azaroaren 21a  Ordutegia:   17,30etik 19:30era                  Prezioa:       130 euro.

DAD-KUTXABANKeko bazkide parte-hartzaileek, zortzi edo gehiago baldin badira, 65 euroko laguntza jasoko dute, betiere urtean 100 euroko laguntza gainditzen ez badute argazkigintzako jardueragatik.

Beharrezkoa da argazki-kamera digitala izatea

                         Interesatuek izena emateko buletina hona bidali behar dute: Juan Armentia    jarmenti@kutxabank.es  

 

Izena: ……………………………………………………………….. Kontu-zka.: ……………………………..

Destinoa: ………………………………………………………….. Tfnoa: …………………………………

DAD-KUTXABANKeko bazkidea:    BAI / EZ              Helbide elek. ……………………………