info@dadkutxabank.org
Logo ACRECA

“ACRECAko” Erdi Maratoia Zaragozan

“Martxoak 16-18ko asteburuan A.C.R.E.C.A.-ren XVIII. Maratoi-erdi Txapelketa ospatuko da Zaragozan, Caja de Ahorros Inmaculada (CAI)-ko lankide-ohien Elkarteak antolaturik. Azken ediziotan kale egin ondoren, gure taldea berriro aurkeztu nahi genuke ekitaldi honetan eta horregatik animatzen zaituztegu bertan parte-hartzera, gure lankide elkartearen ahalik eta ordezkaritza zabalena lortzeko intentzioz.

Ostatua, ostiraleko koktel-aperitiboa, larunbat eta igandeko bazkariak (sari banaketa azken honetan izango da), izen-ematea eta dortsalen jasotzea CAI Elkartearen bitartez kudeatuko da. ACRECA txapelketan parte-hartzea lankide-elkarte ezberdinetako kideei mugatuta egon arren, azpimarratu nahi dugu Zaragozako Maratoi-erdia zein aipaturiko ekitaldiak hauen senide eta laguntzaileei ere irekiak daudela.

Parte-hartzeko interesa duena gure lankide Lander Garciarekin harremanetan jarri dadila lgarcia@kutxabank.eshelbide elektronikoaren bidez, mesedez. Proposamenaren zehaztasun gehiago eman eta ekitaldiaren gutxigorabeherako kostuaz informatuko zaizue.

logo carrera