info@dadkutxabank.org
12 Carrera Empresas

Adegiko XII. enpresa lasterketa

Datorren Maiatzaren 19an (Igandea), 10.00tan, Adegik antolatutako XII. enpresa lasterketa burutuko da

Taldeak (gizonezkoak, emakumezkoak edo mistoa) 4 kidez osatuta egongo dira, eta 8.5kilometroak elkarrekin egin beharko dituzte. Ibilbidea erabat laua eta korrikalari guztientzat egokia da.

Zeure taldea osatzeko aukera izango duzu, edo banaka apuntatu zaitez eta guk osatuko dugu. Bakoitzaren erritmoen eta nahien arabera taldeak egokitzen saiatuko gara. Gure asmoa ahalik eta korrikalari gehien parte hartzea da, beraz gonbidapen hau edozein lankideekin partekatu dezakezu.

Taldeak lau pertsonez osatuta egon behar dute parte hartu ahal izateko, beraz, lasterketara apuntatzen direnak konpromisoa hartu behar dute, hutsik egin gabe.

Interesatuta zaudetenok, Lander Garciarekin harremanetan jar zaitezte (lgarcia@kutxabank.es ), apirilaren 26a baino lehen mesedez, zuen NAN zenbakia, jaiotze data eta kamiseta tamainarekin.

OHARRA: kudeaketa errezteko eta diru-laguntzak kobratu ahal izateko, bazkide guztiek DAD Kutxabank webgunean izena emanda egon behar dutela gogorazten da. Halaber bazkidearen egoera zein datuak aldatu beharreko kasuetan (erretiroa, e-posta…) webgunean aldatu beharko dira. ESKERRIK ASKO