info@dadkutxabank.org
Image1

Adegiren XI. enpresen arteko lasterketa Donostian

Pasa den Maiatzak 19an, jada ohikoa den Adegiren Enpresen arteko Lasterketa ospatu zen Donostian, XI. edizioa dagoeneko.

DAD Kutxabank izan zen lasterketan parte-hartzaile gehienetakoa izan zuen ordezkaritza, 6 talderekin. 24 lankidek gozatu ahal izan zuten sortu zen giro apartaz.

Departamentu edo sukurtsal berdineko lankideez osaturiko taldeak edo toki ezberdinetakoak bat egiten zutenak izan genituen, denak ere helburu berberarekin: gozatzearena. Lasterketa amaituta, argi ikusten zen partaideen aurpegietan helburua lortu zutela.

Ohikoei, datorren urterarte!

Eta inoiz parte-hartu ez duzuenoi, animatu zaitezte datorren urterako!