info@dadkutxabank.org
Marathon Bibao

BILBAO NIGHT MARATHON-DADKUTXABANK

Iazko Soriako maratoi-erdian izandako arrakastaren ondoren, aurten ere antzeko lasterketa batean zure parte-hartzea bultzatu nahi genuke. Azken urteotan Intercajas txapelketarik ez denez izan, kirol-espiritu hura berreskuratzen saiatzen jarraitzen dugu, adiskidetasun eta famili-giroan lasterketa baten inguruan asteburu bat antolatuz. Kasu honetan, lasterketa berezia aukeratu dugu: BILBAO NIGHT MARATHONeko maratoi-erdia. Urriak 19an ospatuko da, 19.00tan, gauez, Bilboko kale nagusietan zehar. Dudarik gabe, honako hau aparteko aukera duzue Kutxabankeko ohiko korrikalariek nahiz ez hain ohiko beste guztiek ere.

Informazio gehiago:

http://www.edpbilbaomarathon.com/

Interesa azaltzen duzuen guztion zerrenda osatzean, denontzako moduko plan bat zehazten saiatuko gara (ostatua barne):

– Ostiral arratsalde/iluntzean bertaratzea eta denok batera afaltzea dugu buruan.

– Larunbatean, dortsalak hartzeko betebeharraz gain, beste ekimenen bat antolatuko genuke. Bazkaria, lasterketa arratsaldean dela kontutan izanda, bakoitzaren esku utziko genuke eta lasterketarako elkartuko ginateke berriro, denon arteko afari bat antolatuz eguna borobiltzeko.

– Iganderako ekimen kultural lasai eta erakargarri bat antolatzen saiatuko gara eta bazkari batekin asteburuari amaiera emango genioke.

Parte-hartzaile eta laguntzaile kopurua zehaztutakoan plana itxi eta aurkeztuko dizuegu, beronen kostua barne (DAD Kutxabankeko partaideok dirulaguntza bat izateko aukera ere izango dugu)

Parte-hartzeko interesa duzuenok, jar zaitezte harremanetan email bidez Lander Garciarekin, lgarcia@kutxabank.es, ekainak 7a baino lehen.

Edizio berezi honetan elkar ikustea espero dugu!

 

OHARRA: kudeaketa errazteko eta diru-laguntzak kobratu ahal izateko,  bazkide guztiek webgunean izena emanda egon behar dutela gogorarazten da. Halaber bazkidearen egoera zein datuak aldatu beharreko kasuetan (erretiroa, e-posta, …) webgunean bertan  aldatu beharko dira. ESKERRIK ASKO.