info@dadkutxabank.org
Img 20181001 Wa0011 V2 1

CEBEKen Enpresen arteko I.Lasterketa Kronika

Iragan igandean, irailak 30, CEBEK-en Enpresen arteko Lasterketaren I.  edizioa izan genuen Bilbon. 304 talde bertaratu ginen guztira eta DAD Kutxabankeko 2 taldek (8 lankide) lasterketan parte-hartu eta han sortu zen giro apartaz gozatzeko aukera izan genuen.

Ibilbideak, 7km erabat lauak, edozein mailako korrikalarik parte-hartzea ahalbidetzen du, lasterketa osoan zehar irribarreak eta aurpegi onak nagusi zirelarik. Datorren urteko ekitaldian parte-hartzera gonbidatzen zaituztegu, eta ea ordezkaritza zabalena duen enpresa izatea lortzen dugun!