info@dadkutxabank.org
Empresas

Enpresen Arteko Lasterketa Gasteizen

Hemen da Enpresen Lasterkwetako edizio berri bat!

Urteko lasterketarik dibertigarriena eta lankideekin bi, hiru edo lau pertsonaz osatutako taldeetan parte hartzeko aukera ematen duen lasterketa bakarra.

Izena eman, eta Kutxabank taldea ordezkatu!

2018 Enpresen Lasterketa – Kutxabank Araba

Gasteizko erdigune historikoa eta oinezkoen esparruak Enpresa Lasterketaren edizio berriko ibilbidea izango dira ostera ere.

Eta noski, Kutxabankeko taldeak ezin izango du kale egin. Gainera iaz baino partaide gehiagorekin.

Badakizu ez dela ohiko herri lasterketa bat, beren enpresa ordezkatzen duten bi, hiru do lau pertsonek osatutako taldekako proba bat baizik, gizonezkoak, emakumezkoak edo/eta mistoak. Enpresa bakoitzak nahi dituen talde guztiak aurkez ditzake.

Eta aurten gehiago izan behar dugu!

Anima zaitez!

Lasterketa hay Arabako Kutxabankeko langileentzako elkargune izan dadila nahi dugu.

Zure taldea erabakita baduzu (bulegoko edo promozioko zein entrenamendukoa) esaiguzu eta elkarrekin apuntatuko zaituztegu, bestela, bidali iezaguzu zure “aurreikusitako” denbora proba honetarako eta saiatuko gara maila antzeko lagunkin jarri.

Aurreko urtean bezala, lagunartekotasuna eta talde izaera indartzeko, talde bakoitzeko kideek, irteera ibilbidea eta helmugarako sarrera batera egin beharko  dute.

Lasterketaren informazioa:

Eguna: 2018ko urriaren 6a

Ordua: arratsaldeko 5ean

Irteera eta helmuga: Probintzia plaza

(Aldez aurretik bizkarrekoak eta abar banatzeko, gure taldeak Gizarte Klubeko egoitzan geratuko gara)

Ibilbide: 5Km.

 

Epeak, prezioak eta izen-emateak:

Izen emateak Klubetik egingo ditugu. Horretarako, auretik, 12€ srtu beharko duzu 1090452812 kontuan eta korreo bat bidali desberdinlan@gmail.com taldea badaukazun (eta nortzuk zareten) edo zure aureikusitako denbora adierazten.

Izena emateko epe muga irailaren 27a izango da.

Probari buruzko argibidegehiago: www.fundacionvital.eus  eta www.carreradeempresas.com