info@dadkutxabank.org

GASTEIZKO ENPRESEN LASTERKETA 2017

ENPRESEN LASTERKETA 2017 – KUTXABANK – ARABA

Vitoria-Gasteizko Erdigune historikoa eta oinezkoen esparruak Enpresa – Lasterketaren edizio berriko -XVI.- ibilbidea izango dira ostera ere.

Eta, noski, Kutxabankeko taldeak ezin izango du kale egin. Gainera igaz baino partaide gehiagorekin.

Badakizu ez dela ohiko herri lasterketa bat, beren enpresa ordezkatzen duten bi, hiru edo lau pertsonek osatutako taldekako proba bat baizik, gizonezkoak, emakumezkoak edo/eta mistoak. Enpresa bakoitzak nahi dituen talde guztiak aurkez ditzake. Eta aurten gehiago izan behar dugu!

Anima zaitez!

Lasterketa hau Arabako Kutxabankeko langileentzako elkargune izan dadila nahi dugu.

Zure taldea erabakita baduzu (bulegoko edo promozioko zein entrenamendukoa) esaiguzu eta elkarrekin apuntatuko zaituztegu, bestela, bidali iezaguzu zure  “aurreikusitako” denbora proba honetarako eta saiatuko gara maila antzeko lagunekin jarri.

Aurreko urtean bezala, lagunartekotasuna eta talde izaera indartzeko, talde bakoitzeko kideek, irteera, ibilbidea eta helmugarako sarrera batera egin beharko dute.

Lasterketaren datuak:

Data: 2017ko irailaren 30a, larunbata.

Irteera: 18:30ean.

Irteera eta helmuga:  Probintzia plaza.

(Aldez aurretik,  bizkarrekoak eta abar banatzeko, gure taldeak Gizarte Klubeko egoitzan geratuko gara).

Luzera: 5KM

Epeak, prezioak eta izen emateak:

Izen emateak Klubetik egingo ditugu. Horretarako, aurretik, 12 € sartu beharko duzu  1090452912 kontuan eta korreo bat bidali jcossio@kutxabank.es taldea badaukazun (eta nortzuk zareten) edo zure aurreikusitako denbora  adierazten.

Izena emateko epe muga irailaren 22a izango da

Probari buruzko argibide gehiago: www.fundacionvital.eus eta  www.carreradeempresas.com