info@dadkutxabank.org
Medio Maraton Abel Anton 2017 Descripcion

SORIAko Maratoi-erdia

Irailak 22an, Larunbata, Soriako maratoi-erdia ospatuko da. Azken urteotan Intercajas txapelketarik ez denez izan, Kutxabankeko ohiko korrikalariok proba honetan parte-hartzera animatu nahi zaituztegu, kirola eginez adiskidetasun eta famili-giroan (senide, bikotekide eta abarrekin etortzeko gonbitea egiten dizuegu) bertako gastronomia dastatzeko aukera ederrak ere izango dituen asteburu bat pasatzeko asmoz.

Informazio gehiago : http://www.mediomaratonabelanton.es/

Interesa azaltzen duzuen guztion zerrenda dugunean, denontzako moduko plan bat zehazten saiatuko gara (ostatua barne).

Ostiral arratsalde/iluntzean bertaratzea eta denok batera afaltzea dugu buruan.

Larunbat goizean norbera bere kabuz ibiltzeko aukera legoke, dortsalak hartzeko betebeharraz aparte. Bazkaria ere, lasterketa larunbat arratsaldean dela kontutan izanda, bakoitzaren esku utziko genuke eta lasterketarako elkartuko ginateke berriro, denon arteko afari bat antolatuz eguna borobiltzeko.

Iganderako ekimen kultural lasai eta erakargarri bat antolatzen saiatuko gara eta bazkari batekin asteburuari amaiera emango genioke.

Parte-hartzaile eta laguntzaile kopurua zehaztutakoan plana itxi eta aurkeztuko dizuegu, beronen kostua barne (DAD Kutxabank-eko partaideek dirulaguntza bat izateko aukera ere izango dute)

Parte-hartzeko interesa duzuenok, jar zaitezte harremanetan email bidez Lander Garciarekin, lgarcia@kutxabank.es, ekainak 29a baino lehen, faborez.

Ea Sorian elkar ikusten garen… eta ohitura bihurtzen den!