info@dadkutxabank.org
Recorrido

X. ENPRESA LASTERKETA Donostian

Datorren Maiatzaren 7an (Igandea), 10.00tan, Adegik antolatutako X. enpresa lasterketa burutuko da

Taldeak (gizonezkoak, emakumezkoak edo mistoa) 4 kidez osatuta egongo dira, eta 8.5kilometroak elkarrekin egin beharko dituzte. Ibilbidea erabat laua eta korrikalari guztientzat egokia da.

Zeure taldea osatzeko aukera izango duzu, edo banaka apuntatu zaitez eta guk osatuko dugu. Bakoitzaren erritmoen eta nahien arabera taldeak egokitzen saiatuko gara. Gure asmoa ahalik eta korrikalari gehien parte hartzea da, beraz gonbidapen hau edozein lankideekin partekatu dezakezu.

Taldeak lau pertsonez osatuta egon behar dute parte hartu ahal izateko, beraz, lasterketara apuntatzen direnak konpromisoa hartu behar dute, hutsik egin gabe.

Interesatuta zaudetenok, Lander Garciarekin harremanetan jar zaitezte (lgarcia@kutxabank.es ), apirilaren 7a baino lehenmesedez, zuen NAN zenbakia, jaiotze data eta kamiseta tamainarekin.

Animatu zaitezte, giro polita egongo da, eta aitzaki ezin hobea da Igande gastronomiko bat, indarrak berreskuratzen, gozatzeko.