info@dadkutxabank.org
Foto Tambores Dad

Danborrada 2019 Donostian

Hurbiltzen ari da San Sebastian egun handia eta DADen danborrada prest dago Sarriegiren musika hiri osoan zehar zabaltzeko.
Ilusio handiarekin gaude 8. parte-hartze honen zain.

img_1490

81 langile baino gehiago izango gara: Karlos Ruiz buru, danbor-jotzaileen Danbor Nagusi gisa; Carmen Fernandez-Ferreiros sukaldari eta urketarien Upel-kaboa; eta Elgoibarko Mauxitxa Txarangaren laguntzarekin hirian zehar ibiliko gara goizeko 9etan Bilbao Emparantza irten eta eguerdiko 11:50etan Garibai, 15 itzuli arte.

p1030301

Geldialdi nagusiak ordu hauetan egingo dira:
• 09:00 Bilbao Emparantza (irteera)
• 09:20 Foru Aldundiko jauregia
• 09:45 kutxabank 5004-Boulevard bulegoa
• 10:00 Boulevard Kioskoa-erlojuaren aurrean
• 10:24 Andia eta Miramar kale kantoia
• 10:41 kutxabank 5014-Urbieta bulegoa
• 11:00 Artzain Onaren katedrala
• 11:20 Getaria, 2
• 11:30 Avenida XXI kafetegia

* 11:50 Garibai, 15

Bestalde, iaz bezalaxe, hirian egin genuen ibilaldia bukatu ondoren,ONKOLOGIKOra eta DONOSTIA ospitalera joango gara, gaixoei eta beraien senitartekoei Donostiako festaren oihartzuna helarazteko. Bukatzeko TABAKALERA joango gera.

p1030305

Gurekin abestetzeko hemen daukazue DONOSTIAKO MARTXA.

Lerro hauetatik lankide guztiok, gonbidatzen zaituztegu 20an gu ikustera etor zaitezten,  igandea da-ta, Donostiako jai-giroa bizi dezazuen.