info@dadkutxabank.org
Cocina

“Michelin izarrak” sukaldaritza-tailerra

Hiriko jatetxe onenen pareko menu bat egingo dugu, sarrerakoetatik postreraino. Luxuzko produktuekin lan egingo dugu, eta aurkezpena dekorazio-elementu gisa ere erabiliko dugu.

Tailerrean janari-edari guztiak sartzen dira, chef adituak, prestaturiko jakiekin afaria eta prestaturiko jakien errezetak.

Data: Martxoaren 22a –  Ordutegia: 19:30 – Kostua: 20 euro pertsonako – afaria barne, prestaturiko jakiekin.

Lekua: Mimo Donostia, Okendo 1, Maria Cristina hotelaren etxabeetan, Okendo kalera jotzen duen atetik sartuta.

Postu kopurua: 15. Elkarteko bazkideek parte hartu ahal izango dute.

Izena emateko azken eguna: martxoaren 8a, ostirala. Martxoaren 11ko astean jakinaraziko dira izena emandako guztien artean zozketa bidez esleituko diren postuak.

Erreserbak:

Mezu elektronikoa bidali behar da dadkutxa@kutxabank.es helbidera, gaian “Michelin izarrak” ipinita.

Zozketa egin eta bazkidea dela egiaztatu ondoren, zori onekoei jakinaraziko zaie dirua sar dezaten eta tokia badutela berresteko. Jakinarazpen hau martxoaren 15a baino lehen bidaliko da, baina lekua duten pertsonei bakarrik.

OHARRA: kudeaketa errazteko eta diru-laguntzak kobratu ahal izateko,  bazkide guztiek webgunean izena emanda egon behar dutela gogorarazten da. Halaber bazkidearen egoera zein datuak aldatu beharreko kasuetan (erretiroa, e-posta, …) webgunean bertan  aldatu beharko dira. ESKERRIK ASKO.

Mota honetako informaziorik jaso nahi ez baduzu, zure eskaera dad-kutxabank@kutxabank.es helbidera bidali.