info@dadkutxabank.org
Intxusburu

Bertso Bazkaria

Kaixo, Txantxangorriok!

Kutxabankeko Langileen Elkarteko Euskara Taldetik gatozkizue. Urtebeteko txandapasaren ondoren, taldetxo bat animatu da berriro ere bertso bazkari bat antolatzera. Bilbon izango litzateke, Bailen kaleko Klub Sozialean.

Bi ostiral proposatzen dizkizuegu hemen: MARTXOAK 2 ALA 9. Erantzungo al diguzu mesedez noiz duzun nahiago? (outlooken menuan “bozkatu” edo email honi erantzun).

Milesker eta animatu!!! Gurekin lanean hasi berria baldin bazara, aukera bikaina duzu Kutxabankeko euskaldunon giroa bertatik bertara bizitzeko.

(Oharra: Bertso bazkari hau Kutxabankeko Langileen Elkartearen baitan antolatzen da, eta beraz langile guztiei dago zuzendua. Bilbon egitearen arrazoia da bertan talde batek berau antolatzeko ohitura historikoa duela. Gainerako herrialdeetan inork halakorik antolatzeko ardura hartu nahi badu, gustura lagunduko diogu.)

TXABI ARRIZABALZAGA….. 944017028