info@dadkutxabank.org
Golf 256

GOLF DADKUTXA- KUTXABANK GIPUZKOAN ETA ACRECA-KUTXA 2019

DADKUTXA-KUTXABANK Golf 2019 Gipuzkoan Txapelketa hasiko dugu, urtero bezala ligaxka batekin, eta hori aprobetxatuko dugu ACRECA-KUTXA artekoaren sailkapenerako. Eskaeren arabera, ohiko hautatze-programa jarriko dugu martxan, Txapelketarekin bat etorraraziz.

 

Gipuzkoako Txapelketan parte hartzeko interesa duzuen guztiok, baita KUTXA artekoan ACRECA (Galizia, irailaren 10tik – 14arte) parte hartu nahiko zenuketenok ere, erantzutera animatzen zaituztegu eta zein edo zeinetan parte hartu nahi duzuen esatera.

 

Horregatik, txapelketan edo ACRECA-KUTXA Torneoan parte hartzeko interesa baldin baduzue, bidali lehenbailehen mezu elektroniko bat behar bezala kudeatzeko sailkapen-ligaxka. 

 

Datorren martxoaren 22ra arteko epea dago erantzuteko. 

Data horretarako erantzun ez dutenen kasuan, ulertuko da ez dutela interesik parte hartzeko ez txapelketetan ez antolaturiko partidetan.

 

DADKUTXA-KUTXABANK Golf Gipuzkoako Txapelketa ligaxka eta ACRECA-KUTXA artekoa, biak batera, ligaxkarekin egingo lirateke.

 

Lehenengo jardunaldia erabaki dugu eta egingo dugu :

  • MARTXOAREN 31ean,ULZAMAN (igandea eta bertan bazkalduko genuke).

 

Zuen erantzunak espero ditut martxoaren 22a, ostirala, baino lehen.

 

Bidali hona : jbeldarrain@kutxabank.es

Galdera horien erantzuna bidali behar duzue :

  • DADKUTXA-KUTXABANK Golf Gipuzkoako ligaxkan parte hartu nahi dut : BAI – EZ
  • ACRECA-KUTXA Txapelketarako (Irailen 10tik-14ra) sailkatu nahi dut : BAI – EZ
  • Martxoaren 31ean jolastu eta bazkaldu nahi dut ULZAMAN : BAI – EZ

 

OHARRA: kudeaketa errazteko eta diru-laguntzak kobratu ahal izateko,  bazkide guztiek webgunean izena emanda egon behar dutela gogorarazten da. Halaber bazkidearen egoera zein datuak aldatu beharreko kasuetan (erretiroa, e-posta, …) webgunean bertan  aldatu beharko dira. ESKERRIK ASKO.

Mota honetako informaziorik jaso nahi ez baduzu, zure eskaera dad-kutxabank@kutxabank.es helbidera bidali.