info@dadkutxabank.org
Golf 256

GOLF IKASTAROAK MARTIARTUN (Bizkaian)

Hastapenetako ikastaro hauetan parte hartzeko interesa dutenekin talde bat sortu guran gabiltza. Behar adina jendek ematen badu izena, ikastaroaren %50eko diru-laguntza emango luke DAD-KUTXABANKek

Interesa duzuenok jarri harremanetan Joseba Totorika-rekin telefonoz (656733810) edo posta elektronikoz (josebatotorika@gmail.com)

Zortzi klase izango dira, bakoitza ordubetekoa.
Oinarrizko nozioak emango dira golf swing-aren teknika ulertzeko honako kolpe hauetan:

* Putt * Chip kolpea * Pitch kolpea
* Burdina ertainak * Hibridoak edo zurak
Ikastaroan zehar Martiartun zulo artekoren bat egingo da, zelaian nola jardun hobeto ulertzeko.
Halaber, kirol honen funtsezko araudia eta etiketa-arauak aztertuko dira.
Ikastaroan sartuta daude klaseetarako behar diren golfeko makilak.
Ikastaroan EZ daude sartuta:
I. Martiartuko instalazioetan sartzeko ordaindu beharrekoa, klasea zulo-zelaian ematen denean (gutxi gorabehera 4 klase).
II. Bolak, klasea praktika-zelaian ematen denean (gutxi gorabehera 4 klase).
• Prezioak
3 LAGUNENTZAKO IKASTAROA
135 €/pertsona
4 LAGUNENTZAKO IKASTAROA
100 €/pertsona
5 LAGUNENTZAKO IKASTAROA
80 €/pertsona
Ø Martiartu kirol-klubeko instalazioetara sartzea 3€ kostatzen da pertsonako.
Ø Klasea praktika-zelaian izaten denean, bolentzako fitxak euro bat (1€) fitxa bakoitzeko.
Klase bakoitzean gutxienez 3 fitxa erabiliko dira.
* Ikastaroko klaseak emango dituena:
Silvia Plaza Ugalde
PGA Profesionala eta Maistra
Martiartu golf eskolako zuzendaria