info@dadkutxabank.org
Parque Natural De Izki 5

IZKIKO PARKE NATURALA (ARABAN) Maitzak 5,ean

Iaz jakinarazi genuen bezala, IZKIKO PARKE NATURALAZ (Araban) baliatuko gara ibilaldi hauek, hain zapore ona uzten digutenak, egiteko.  Baita ere esan behar dizuegu, ANTOLATZAILEON ustez, hau GURE FESTA dela, guztiona, eta beraz GUZTIOK ahalegindu beharko genukeela parte hartzen. Jakin badakigu konpromiso asko izaten dugula, baina saia gaitezen; gure aldetik, behintzat, gainerako txango edo irtenaldietan baino ere ahalegin handiagoa egiten dugu hau antolatzeko.

OPARITXOAK, TALDE BAKOITZEKO LAGUNARTE JATORRA, ibilaldia ahalik eta ongien egitea bazkari-amaieran guztion txaloak jasotzeko eta aparteko “oparitxo” hori ere bai. Garrantzitsua da kopurua, zeren eta, zenbat eta talde gehiago irten, orduan eta politagoa eta interesgarriagoa baita Ibilaldia.

Ibilaldi Neurtua antolatzeko, kontrolak izango ditu hasieran eta amaieran, eta launakako taldeak sortzen saiatuko gara. Aspalditxotik ezagutzen zaituztedanez, saiatzen naiz kideko lagunekin taldeak osatzen; hala ere, norbaitek aurreratzen badit norekin egon nahi duen taldean, ongietorria izango da haren proposamena. Gero, aukera bakoitzean talde irabazlea hautatzeko mekanika honako hau izaten da: aukera bakoitzaren barruan, ibilaldia egiteko batez besteko denbora aterako dugu, eta batez besteko horretara gehien hurbiltzen den taldea izango da irabazlea eta hari emango zaio trofeo txiki bat. Ikusten duzuenez, ez dugu nahi honelako Ibilaldiek lehia-kutsurik izatea, baizik eta naturaz gozatzea, baita konpainia onaz ere giro jatorrean.

Mendi-irteera honi buruzko argibide guztiak gure webgunean aurkituko dituzue helbide honetan:  http://www.menditaldeakb.org/ 2018/04/18/20180505-ix-marcha- regulada/.

BERRIRO ERE JAKIA AUKERATU BEHAR DA MAEZTUKO JATETXEAN PRESTATU DIGUTEN MENURAKO. LEHENENGORAKO HAUEN ARTEAN AUKERATU BEHAR DA:

  • ARRAIN-ZOPA
  • POTXAK TXIRLEKIN

BIGARRENGORAKO HAUETAKO BAT:

  • BAKAILAOA ERRIOXAR ERARA
  • ARKUME ERREA.

IZENA EMATEKO MEZUAK BIDALTZEN DIZKIDAZUENEAN, EZ AHAZTU AUKERATU DITUZUEN JAKIEN BERRI EMATEA.  e-maila :  menditaldeakb@gmail.com

 

IRTEERA: 2018KO MAIATZAREN 5A 

LEKUA:  SARRIKO

ORDUA: 8:00

AEKB BAZKIDE PREZIOA: 33-37 €              AEKB BAZKIDE EZ DIRENENTZAT: 33-37 €

(Autobusaren prezioa: 8-12 €).

ANTOLATZAILEAK: Tomas eta Berni.

 

 

                                                IZENA EMATEKO BULETINA
 
Izena:
 
AEKB bazkideak:               AEKB bazkide ez direnak:

Guztira joatekoak:
 

 

ANTOLATZAILEEK EZ DUTE ERANTZUKIZUNIK IZANGO IBILALDIAN ISTRIPURIK GERTATZEN BADA, EZTA PROGRAMAN ALDAKETARIK IZATEN BADA ERE