info@dadkutxabank.org
Nacimiento Del Ason

Mendi Ibilaldia Azaroa 10 : Altos de Asón

Kaixo, adiskideok!

Data honetarako, 2018ko azaroaren 10erako, egutegiaren arabera, ez zegokigun txango hau, baina Barcena Mayor-en (Saja-Besayako natura-parkean) aurkitu genuenak konbentzitu ez gintuenez, aldatzea erabaki dugu eta beste natura-parke bat eskaintzea: oraingoan Altos de Asón natura-parke osoa zeharkatuko dugu hitzez hitz, ia 1400 metroko garaieran dagoen Lunada mendatetik bertatik abiatuta. Esteka honetan aurkituko dituzue beharrezko argibide guztiak proposaturiko hiru ibilbideei buruz: http://www.menditaldeakb.org/2018/10/28/20181110-lunada-altos-de-ason/

Oraingoan aurrez aukeratu behar dugu Casatablas jatetxean hartuko dugun jaki nagusia.

Hona hemen aukera:

Entrekota.

Xerra-ogitartekoa urdai frijitu edo txintxortekin gazta-saltsan.

Legatza itsaski-saltsan.

Bakailaoa piper-saltsa eta tipula karamelizatuaz lagunduta.

Mesedez, izena ematen duzuenean, ez ahaztu zer jan nahi duzuen esateaz. Mila esker.

 

IRTEERA: 2018KO AZAROAREN 10EAN                                                   LEKUA:  SARRIKO

ORDUA: 8:00

AEKB BAZKIDE PREZIOA: 32-36 €              AEKB BAZKIDE EZ DIRENENTZAT: 32-36 €

(Autobusaren prezioa: 10-14 €).

ANTOLATZAILEA: Berni.

menditaldeakb@gmail.com