info@dadkutxabank.org
Otxandio

Mendi ibilaldiak : Ardoaren eta Arrainaren bidea, urtarrilak 12

Kaixo, adiskideok!

Mendizaleon urte berriari ekiteko, Ardoaren eta Arrainaren Bidea deiturikoan dauden urtegietatik egingo dugu irteera. Kikek eta Jonek hiru aukera prestatu dizkigute: leku ezberdinetatik abiatu eta guztiak Otxandion amaitzen dira. Hiru ibilbide horietako bakoitzaren xehetasunak ezagutzeko, joan esteka honetara: http://www.menditaldeakb.org/2018/12/31/20190112-ruta-del-vino-y-del-pescado/

Oraingoan Urkiola Gainean dagoen jatetxe batean bazkalduko dugu, eta zer jan gura duzuen esan behar didazue:

Lehenengoa: Aukeratu hauen artean:

  • Babarrun beltzak puskekin.
  • Barazki-menestra.
  • Gazta-entsalada epela txanpinoiekin.
  • Kroketak txibierroekin.

Bigarrena: Aukeratu hauen artean:

  • Bakailaoa Bizkaiko erara.
  • Entrekota.
  • Arkume errea labean.
  • Baserriko oilaskoa.

IZENA EMATEKO MEZUA BIDALTZEN DIDAZUENEAN, AHAZTU BARIK ESADAZUE ZER AUKERATU DUZUEN.

menditaldeakb@gmail.com

EGUNA: 2019KO URTARRILAREN 12A                                                                LEKUA:  SARRIKO

ORDUA: 8:00

AEKB BAZKIDE PREZIOA: 33-37 €              AEKB BAZKIDE EZ DIRENENTZAT: 33-37 €

(Autobusaren prezioa: 8-12 €).

ANTOLATZAILEAK: Kike eta Jon.

IZENA EMATEKO BULETINA

Izena:

AEKB bazkideak:          AEKB bazkide ez direnak:              Guztira joatekoak:

ANTOLATZAILEEK EZ DUTE ERANTZUKIZUNIK IZANGO IBILALDIAN ISTRIPURIK GERTATZEN BADA, EZTA PROGRAMAN ALDAKETARIK IZATEN BADA ERE.