info@dadkutxabank.org
Sierra Lokiz 1

Mendi Ibilaldiak: LOKIZ 2019ko maiatzan

2019 urterako programaturik ditugun irteeren artean ASTEBURUKOA dago (maiatzaren 17, 18 eta 19an), Lokiz mendi-lerro ederrean ibiltzeko. Gaua Jakue hotelean emango dugu Garesen (Nafarroan). Prezioa pertsonako eta eguneko, birentzako gelan eta mantenu erdiarekin, 49 eurokoa izango da, BEZ barne.

Lokizko mendi-lerroa Nafarroa erdian mendebaldera dago, eta Arabako Done Bikendi Harana eta Santikurutze Kanpezu herrietatik Allin eta Metauten ibarretaraino doa, Ameskoako ibar politaren hegoaldeko ertza eratuz. Mazizo karstikoa da, luzexka, lau akuifero nagusi dituena. Ebaki malkartsuak, zorabiozko maldak, barrunbe ezkutuak eta horma ikusgarriak ditugu zain, Urbasarekin paraleloan dagoen mendi-lerro honetan. Galdeano eta Ganuza herrietatik iritsiko gara Sartzaleta, Lokiz, Olloko Begi eta Lokizko Santiago basilika-baseliza ezagunera. Hori maiatzaren 18an izango da, larunbatean; biharamunean, igandean (maiatzak 19), Irantzuko monasteriora joango gara eta Etxebarri Haitzetara igoko gara, eta Larraitzara, beste Baso xarmangarri bat ere ikusteko; Monasteriora bisita gidatua ere egingo dugu.

Hauxe duzue proposamena, eta zuetako zenbat animatuko zareten jakin nahi dugu, hotela erreserbaturik dugu eta.

e-maila bidali : menditaldeakb@gmail.com

Beraz, urtarrilaren 15era arte duzue irteera honetarako izena emateko epea. Batetik, autobusaren edukiera mugatua dugu (55 lagun); bestetik, hotelaren muga daukagu, 28 gela bakarrik erreserbatu ahal izan ditugu eta; beraz, deialdi honetara etortzeko asmoa baldin baduzue, izena lehenbailehen emateko gomendatzen dizuet. Beti bezala, zorrotz errespetatuko dugu izen-emateen hurrenkera edo ordena.