info@dadkutxabank.org
Ovejas Y Monte Txindoki Visto Desde El Barrio De San Juan Txiki Entre Lazkao Y Zaldibi, Gipuzkoa

MENDITALDEA Txindoki. 2018ko irailak 22.

Kaixo, lagunak!

Udako atsedenaldiaren ostean, berriz helduko diegu 2018ko mendi-ibiliei. Egutegiaren arabera, irailaren 22an GR85 egitea zegokigun, zentzumenen bidetik, baina Txindokiko irteeraren (urriaren 6an egin beharrekoa) antolatzaileekin loturiko gorabehera bat dela-eta egunez aldatu behar izan dugu; hortaz, Txindokiko irteera izango da egingo dugun hurrengoa.

Txindoki: Mendi ezagun honen izenak oroitzapen gozoak ekartzen dizkit, hori izan baitzen mendizale talde honek 1990eko maiatzean eginiko lehenengo irteera. Gogoan dut 45 pertsona etorri zirela, eta, lehenengo aldia izanik, guretzat (Capi, Ramon, Juanma eta ni neu) oso pozgarria izan zela horrenbeste jende erakartzea. Irteera horretatik eta bigarrenetik ikasi genuen gure mendi-ibilietan jatetxe bat jarri behar genuela, ahal izanez gero; izan ere, 1990eko ekainean Gorobelera egin genuen bigarren irteerara 8 pertsona baino ez ginen joan (bazkaria mendian egitea zegoen aurreikusita). MEZUA ARGI ZEGOEN. Une horretan jaio zen talde honek bere egin duen filosofia: Hainbat alternatiba, mundu guztiak mendian ibiltzeko aukera izan dezan, eta jatetxe bat.

Gure ohiturari jarraikiz, webguneko URL honetan aurkituko duzue dagokigun irteerari buruzko informazio guztia: http://www.menditaldeakb.org/2018/09/10/20180922-txindoki/

Ez banago oker, 1990eko maiatzean jan genuen jatetxe berean bazkalduko dugu. Dokumentuan aurkituko duzue hautaturiko menua. Nolanahi ere, bigarren platera aukeratu behar duzue, honako hauen artean:

. LEGATZA PLANTXAN

. TXAHAL SAIHESKIA.

MESEDEZ, IRTEERAN IZENA EMATEN DUZUENEAN, EZ AHAZTU ZER PLATER AUKERATU DUZUEN ESATEA.

IRTEERA: 2018KO IRAILAK 22            LEKUA: SARRIKO

ORDUA: 8:00

PREZIOA: AEKBko KIDEENTZAT   31-35 €                 KIDE EZ DIRENENTZAT     31-35 €

(Autobusaren prezioa: 8-12 €).

ANTOLATZAILEA: L@s Mirindas.

 

                                               IZEN EMATE ORRIA
Izena:
 
AEKBko bazkideak           AEKBko bazkide ez direnak:              Bertaratuak, guztira:
 

  IRTEERAN ZEHAR GERTA DAITEZKEEN ISTRIPUAK EDO PROGRAMAREN GAINEAN EGINIKO ALDAKETAK EZ DIRA ANTOLATZAILEEN ERANTZUKIZUNA IZANGO