info@dadkutxabank.org
5.ALDA GENEVILLA1

130. zka. Ignaziotar Bidea 5. etapa Alda-Genevilla/2019-03-23

Xendazale adiskideok:

 

2019 honetako bigarren etapa. Alda eta Genevilla herrien artean. Oteo herritik igaroko gara lehenik. Gero Antoñanara iritsiko gara, eta handik gutxira Santikurutze Kanpezura, komunikazio-lotune garrantzitsura.

Ega ibaiaren ertzean kokatua, bide zaharren lotuneen kokapen estrategikoan dago: Trebiñotik, Ihuda ibaibideari jarraituz, Lizarrara iristen zena, eta Ega eta Jugalez (Inglares) ibaibideei jarraitzen zietenak. Paul Werner arkeologoak 1924an kuartzita landuak aurkitu zituen Ega ibaiaren terrazan, Zuñiga parean, Neanderthal gizakiak ibarrean egon zirela adierazten dutenak. XII. mendetik aurrera, iturri historikoetan aipaturik agertzen da Nafarroako erresumaren arma-plaza garrantzitsu gisa. Julio Valdeón Baruque historialariak aipatzen du Historia 22: 48-53, Alfonso VIII.aren testamentutik, 1204ko abenduaren 8an datatua:

“Agintzen dut, orobat, Jainkoak osasuna ematen badit, Nafarroako erregeari itzuliko diodala daukadan guztia Ponte de Araniellotik Hondarribiraino eta gazteluak Buradongoa, San Bizentekoa, Torokoa, Marañongoa, Alcazar-ekoa, Santikurutze Kanpezukoa, Antoñana hiribildukoa, eta Atauri eta Portilla de Corres-eko gaztelua”.

Herri historiko hau atzera utzi eta gure helmugatik hurbil aurkituko gara. 4 km-ra Genevillan izango gara, Ega Garaian. Hemen artadia eta pagadia dira nagusi. Antzinako errege-jaurerri honetan bazen 1182an San Juliani eskainitako eliza bat. Erdi Aroan Uxanuri gisa ezagutu zen. Karlos III.a erregeak bertako biztanleei frankizia kolektiboaren pribilegioa eman zien (1424). Aguilar ibarrekoa izan zen 1845era arte, eta orduan udal guztiz bereizi bihurtu zen.

 

Animo mendizaleok, natura zain dugu eta !!!

 

Ibilbidea: Alda-Genevilla

Beharrezko denbora  4,45 ordu
Goranzko desnibel metatua  195 metro
Beheranzko desnibel metatua  366 metro
Zeharretara egin beharreko distantzia 18.545 metro
Ertaina 1 Orientazioa 2 Joan-etorria 1 Esfortzua 3

 

 

Irteera-lekua Bilbo plaza (17/24 bus-geral.) eta Pio XII.aren plaza (24/27 bus-ger.)
Aurkezteko ordua 07:20 (Bilbo plaza) eta 07:30 (Pio XII.aren plaza)
Irteera-ordua 07:30 (Pio XII.aren plaza)
Bazkaria Xxxxxxx jatetxea.
Prezioa 32 euro

 

 Izena emateko azken eguna: 2019-03-21eko 12:00etan

 

Oharra: a/ Eguraldiaren iragarpena txarra izango balitz larunbaterako, igandean egingo litzateke ibilaldia.

b/ Eguraldiaren iragarpenaren arabera, ibilaldia aldatzeko aukera izango dute antolatzaileek.

 

Izen-emateak egiteko: Alberto Lahuerta (656-721.208/Senderismodad@gmail.com) eta José Ignacio Acuña (joseig15@gmail.com).

 

OHARRA: kudeaketa errazteko eta diru-laguntzak kobratu ahal izateko,  bazkide guztiek webgunean izena emanda egon behar dutela gogorarazten da. Halaber bazkidearen egoera zein datuak aldatu beharreko kasuetan (erretiroa, e-posta, …) webgunean bertan  aldatu beharko dira. ESKERRIK ASKO.

Mota honetako informaziorik jaso nahi ez baduzu, zure eskaera dad-kutxabank@kutxabank.es helbidera bidali.