info@dadkutxabank.org
LAPOBLACION

130. zka. Ignaziotar Bidea 6. etapa: Cabredo-Kripan/2019-04-13

Xendazale adiskideok:

2019ko hirugarren etapa Cabredo eta Kripan artean izango da. Cabredo Lizarrako barruti judizial eta merindadekoa da, eta Ega Garaiko eskualdean dago. Eraikinik esanguratsuena, Santiago Nagusiaren parrokia da, gotiko errenazentista estiloko eliza gero egindako berrikuntza batzuekin.

Hirigune barruan Santo Kristoren ermita dago, eraikuntza modernoa, Gurutziltzatuaren irudi bat gurtzen delarik bertan. Baita ere itxura modernoa du Carrascaleko Andre Mariaren ermitak, nahiz eta geratzen diren XVI. mendeko eraikinaren eta XVII. mendeko kanpai-hormaren aztarnak. Herri-gune txiki hau atzera utzi eta Lapoblacion herri eta mendi aldera hartuko dugu.

Aukera izango dugu “Lehoi Lotia” iratzartzeko, horrela deitzen baitzaio oso urrutitik ikusten den 1.243m-ko haitz berezi honi. Urrunago joan gabe, aurreko etapan gu “zaintzen” egon zen tarte luze samarrean.

Mendi honek, egia esateko, 3 gailur ditu, beren artean lotuak denbora laburrean irits daitezkeen bretxen bidez. Garaiena,1.243m-koa, Lapoblacion herriaren gainean ‘plomutik kanpo’ edo hegal gisa dago 300m inguru. Bigarren kota 1.198m-ra iristen da eta hirugarrena 1.172m-ra.

Handik laster Meano herrira iritsiko gara eta jarraian 894m-ko La Gallega muinoaren ertzetik igaroko gara. Bi km baino gehixeago egin eta gure helmugara iritsiko gara, Kripan herrira, bertan dagoelarik San Sebastian baseliza. 690m-ko goratasunarekin, Kripan da Arabar Errioxako herririk garaienetako bat.

 

Animo mendizaleok, natura zain dugu eta !!!

 

Ibilbidea: Cabredo-Kripan

Beharrezko denbora  5,00 ordu
Goranzko desnibel metatua  777 metro
Beheranzko desnibel metatua  840 metro
Zeharretara egin beharreko distantzia 16.255 metro
Ertaina 1 Orientazioa 2 Joan-etorria 1 Esfortzua 3

 

 

Irteera-lekua Bilbo plaza (17/24 bus-geral.) eta Pio XII.aren plaza (24/27 bus-ger.)
Aurkezteko ordua 07:10 (Bilbo plaza) eta 07:15 (Pio XII.aren plaza)
Irteera-ordua 07:15 (Pio XII.aren plaza)
Bazkaria Xxxxxxx jatetxea.
Prezioa 32 euro

 

 Izena emateko azken eguna: 2019-04-11ko 12:00etan

 

Oharra: a/ Eguraldiaren iragarpena txarra izango balitz larunbaterako, igandean egingo litzateke ibilaldia.

b/ Eguraldiaren iragarpenaren arabera, ibilaldia aldatzeko aukera izango dute antolatzaileek.

 

Izen-emateak egiteko: Alberto Lahuerta (656-721.208/senderismodad@gmail.com) eta José Ignacio Acuña (joseig15@gmail.com).

OHARRA: kudeaketa errazteko eta diru-laguntzak kobratu ahal izateko, bazkide

guztiek webgunean izena emanda egon behar dutela gogorarazten da. Halaber

bazkidearen egoera zein datuak aldatu beharreko kasuetan (erretiroa, e-posta, …)

webgunean bertan aldatu beharko dira. ESKERRIK ASKO.