info@dadkutxabank.org
LA LEZE

131. zka. Altzaniako mendilerroa Ilarduia-Altsasu/2019-10-12

Xendazale adiskideok:

Aldatu egin dugu datorren urrirako proposamena. Ibilaldi polit eta atsegina aurkezten dizuegu Altzaniako mendilerroan, Ilarduia eta Altsasu herrien artean. Ilarduiko Kontzejutik irtetean, “Lezea” amildegi-leize ospetsua ikusi ahal izango dugu.

Lezea 80 metroko goratasuna duen barrunbe handi bat da, Altzaniako mendilerroa iparraldetik hegoaldera zeharkatzen duena. Haitzulo hau Lezeko Mendiartea izenaz ezagutzen den haraneko uraren berezko irteera gisa eratu zen. Artzanegi erreka, bere barrutik igarotzen dena, sistema karstikoan zehar bere bidea eginez joan zen, eta lurpeko erreka bihurtu zen, berezko irteera haitzuloaren sarreran duena.

Endokarst-aren barruan hainbat ur-jauzi daude sarrerako ahoaren eta irteerakoaren artean dagoen desnibel handia gainditzeko. Argazki-saioa egin ondoren, eguneko lehen gailurrera igotzen hasiko gara: Olano (1.083m). Gero haren anaia txikia etorriko da, Olano Txiki (1.058m), Olanoko landa edo zelaietara jaitsi eta gailurrarekin lotzeko, non bat egiten duten halabeharrez Nafarroa, Araba eta Gipuzkoako lurraldeek.

Arbara, Arbarain, Irumuga edo Ilarragorri dira bere izenetako batzuk. 1.118m-ko garaiera du. 1516. urtean Aguraingo artxiboan bada deitura honen aipamenik. Hemendik banalerroari jarraituko diogu; desnibel leunekin egingo dugu aurrera, mendilerro hau guztia edertzen duen pagadi zoragarrian zehar. Beste gailur apal batzuk ere, adibidez Ibirigaña (1.053m) eta Kipular (1.065m), gure ibiliaren lekuko izango dira. Eta pixkanaka-pixkanaka gure bidea Altsasura jaitsiko da, hantxe amaituko dugularik zeharkaldi atsegin hau.

 

 

Animo mendizaleok, natura zain dugu eta !!!

 

Ibilbidea: Ilarduia-Altsasu

Beharrezko denbora  4,45 ordu
Goranzko desnibel metatua  673 metro
Beheranzko desnibel metatua  755 metro
Zeharretara egin beharreko distantzia 13.320 metro
Ertaina 1 Orientazioa 2 Joan-etorria 1 Esfortzua 3

 

 

 

Irteera-lekua Bilbo plaza (17/24 bus-geral.) eta Pio XII.aren plaza (24/27 bus-ger.)
Aurkezteko ordua 07:35 (Bilbo plaza) eta 07:40 (Pio XII.aren plaza)
Irteera-ordua 07:40 (Pio XII.aren plaza)
Bazkaria Xxxxxxx jatetxea.
Prezioa 31 euro *

* Jardueran parte hartzen duten bazkideek DAD-KUTXABANKen diru-laguntza jaso ahal izango dute, betiere araudian ezarritako baldintzak betetzen badira.

Kudeaketa errazteko eta diru-laguntzak kobratu ahal izateko, bazkide guztiek webgunean izena emanda egon behar dutela gogorarazten da. Halaber bazkidearen egoera zein datuak aldatu beharreko kasuetan (erretiroa, e-posta…) webgunean bertan aldatu beharko dira. ESKERRIK ASKO.

 

 Izena emateko azken eguna: 2019-10-10eko 12:00etan

 

Oharrak: a/ Eguraldi iragarpena txarra balitz larunbaterako, igandean egingo litzateke ibilaldia.

         b/ Eguraldiaren iragarpenaren arabera, ibilaldia aldatzeko aukera izango dute antolatzaileek.

 

Izen-emateak egiteko: Alberto Lahuerta (656-721.208/ senderismodad@gmail.com) eta José Ignacio Acuña (joseig15@gmail.com)