info@dadkutxabank.org
Riscos Bilibio Ermita San Felices

131. zka. Ignaziotar Bidea 7. etapa – DADKUTXABANK GIPUZKOA

131. zka. Ignaziotar Bidea 7. etapa Elvillar/Bilar-Fuenmayor/2019-05-18

Xendazale adiskideok:

2019ko laugarren etapa Elvillar/Bilar eta Fuenmayor herrien artean. Atzera utziko dugu Elvillar/Bilar herri txikia, Andre Mariaren Jasokundearen elizarekin, eta laster “Guardia” ederrera iritsiko gara.

Antzinako euskal “Biasteri” herrixkaren hondakinen gainean eraikia, Arabako hiribildu hau Antso Abarka errege nafarrak sortu zuen eta errege-erregina eta poeten sehaska izan zen. Hemen jaio zen Félix María Sánchez Samaniego, alegiak idatzi eta ezagutarazi zituen idazle ospetsua, nahiz eta bere bizileku izandakoa Ardoaren Museoa den gaur egun.

Guardiak (Biasteri) harresituta jarraitzen du eta gaztelu ugari ditu, antzinako errege-erreginen egoitza izanak. Karlos III.a Nobleak etxe asko zituen, hemen bizi izan zen eta. Egoitza horietako batean jaio zen Zuria Nafarroakoa, 1150ean Gaztelako Antso Desiratuarekin ezkondua. Hiribildu bikain honek, gotorlekua izanik, lau sarbide zituen bere harresietan: Páganos, Mercadal, San Juan eta Santa Engracia.

XVI. mendean bosgarren ate bat jarri zioten: Carnicerías-ekoa. Ingurune zoragarri hau atzera utzi eta La Puebla de Labarcarantz joko dugu, 8 km-ko ibilbidea dugularik. Uste da Arabako Errioxako herririk gazteenetako bat dela, herri honi buruzko lehen aipamen idatzia ez baita 1369. urtera arte agertzen, eta inguruko herriak, berriz, hainbat mende lehenagoko idazkietan agertzen dira.

                          Ebro ibaia zeharkatuko dugu, oraingoan txaluparik (“barkarik”) gabe, 1939ko zubitik, eta azken zatiari ekingo diogu, gure helmugaraino iristeko: Fuenmayor. Bertan daude jauregiak: Marqueses de Terán, Urban del Campo, Fernández. Kristoaren, Karmen eta San Martin baselizak. Andre Mariaren eliza. Eta upategiak: Cardema, Marqués del Puerto, Finca Valpiedra, Lan, Age, Marqués de Arviza, Altanza, …, ez da gutxi!

Animo mendizaleok, natura zain dugu eta !!!

 

Ibilbidea: Elvillar/Bilar-Fuenmayor

Beharrezko denbora  4,50 ordu
Goranzko desnibel metatua  217 metro
Beheranzko desnibel metatua  368 metro
Zeharretara egin beharreko distantzia 19.550 metro
Ertaina 1 Orientazioa 2 Joan-etorria 1 Esfortzua 3

 

Irteera-lekua Bilbo plaza (17/24 bus-geral.) eta Pio XII.aren plaza (24/27 bus-ger.)
Aurkezteko ordua 07:10 (Bilbo plaza) eta 07:15 (Pio XII.aren plaza)
Irteera-ordua 07:15 (Pio XII.aren plaza)
Bazkaria Xxxxxxx jatetxea.
Prezioa 32 euro

 Izena emateko azken eguna: 2019-05-16ko 12:00etan

 

Oharra: a/ Eguraldiaren iragarpena txarra izango balitz larunbaterako, igandean egingo litzateke ibilaldia.

b/ Eguraldiaren iragarpenaren arabera, ibilaldia aldatzeko aukera izango dute antolatzaileek.

 

Izen-emateak egiteko: Alberto Lahuerta (656-721.208/Senderismodad@gmail.com) eta José Ignacio Acuña (joseig15@gmail.com).

OHARRA: kudeaketa errazteko eta diru-laguntzak kobratu ahal izateko,  bazkide guztiek webgunean izena emanda egon behar dutela gogorarazten da. Halaber bazkidearen egoera zein datuak aldatu beharreko kasuetan (erretiroa, e-posta, …) webgunean bertan  aldatu beharko dira. ESKERRIK ASKO.