info@dadkutxabank.org
Garai 1

SENDERISMO Gipuzkoa : TXANGOEN EGUTEGIA 2017/

2017 honetan bi nobedade aurkezten dizkizuegu, duela urte batzuk klasikoak zirenak.

Gaztelako lurretatik kanpo zenbait urte eman ondoren, Soriara itzuliko gara, ahalik eta gehien gozatzeko txoko berezi honek eskaintzen dizkigun harreraz, gastronomiaz eta, batez ere, naturaz. Eta gure nahia da mendi-soka iberiko handietako bat egitea. Helburua da behingoz burutzea Piqueras mendatetik, Sta. Ines mendatean zehar, Collado mendateraino doan ibilbidea.

Eta bigarren nobedadea da “Nafarroako Pirinioetara” itzuliko garela, pare bat zeharkaldi zirkular egiteko, benetan ikusgarriak. Gainerakoan, beste erronka bat: “Gaztaren Ibilbidea”.

Ibilbide honek 6 etapa ditu eta trazatu zirkularra. 95,7 kilometroko luzera du guztira. 9.777 metroko desnibel metatua du, 4.920 metroko desnibel positiboarekin eta 4.857ko negatiboarekin. Goierri, Urola Garai eta Debagoieneko eskualdeak zeharkatzen ditu.

Eta bide horretan gailur ezagun batzuetara igotzeko aukera izango dugu. Seguratik Arantzazura, gero Etzegaratera iristeko, Lizarrustirekin lotu eta Ordizian zehar Segurara heltzeko.

Azkenik, jakin ezazue Acreca-2017 Kutxen arteko Xenda-zaletasun elkarretaratzea datorren maiatzean izango dela Tenerife uhartean, 2007an bezalaxe. Egunak 14tik 21era.

                       Animo, mendizaleok, natura zain dugu eta!!!

121. Zk. Otsailak 11-12 9. etapa-GR-38/Gernika-Bermeo.
122. zk. Martxoak 11-12 1. etapa-GR-283/Segura-Brinkola.
123. zk. Apirilak 15-16 2. etapa-GR-283/Brinkola-Arantzazu.
124. zk. Maiatzak 27-28 3. etapa-GR-283/Arantzazu-Etzegarate mendatea.
125. zk. Ekainak 24 Piqueras mendatea-Molinos de la Razón.
126. zk. Ekainak 25 Sta Ines mendatea-Laguna Negra.
127. zk. Irailak 16 Itzulia Chinebral de Gamuetari.
128. zk. Irailak 17 Itzulia Lapakiza de Linzolari.
129. zk. Urriak 21-22 4. etapa-GR-283/Etzegarate mendatea-Lizarrusti mendatea.
130. zk. Azaroak 11-12 5. etapa-GR-283/Lizarrusti mendatea-Zaldibia.