info@dadkutxabank.org
Flechas Bernoa

SENDERISMO GIPUZKOA : TXANGOEN EGUTEGIA 2018

 

grupo kutxabank en cima teide

Mendizale adiskideok, URTE BERRI ON!

Aurtengo urtea hasteko, Idiazabalgo Gaztaren Ibilbidearekin jarraituko dugu, GR-283 ezagunarekin; zehazki esanda, Otzaurte mendatearen eta Lizarrusti mendatearen arteko etaparekin, joan zen azaroan, eguraldi txarraren ondorioz, bertan behera utzi behar izan genuen eta.

Eta gero, falta diren zatiak egingo ditugu: Lizarrusti-Zaldibia eta, azkena, Zaldibia-Segura artekoa. Horrela, maiatzerako beste erronka bat planteatuko dizuegu, kutsu historiko handiko proiektua: “Ignaziotar Bidea”, alegia

Ibilbide hau Azpeititik abiatzen da eta “Cova de San Ignacio” delakoan amaitzen da Manresan, Montserrateko monasterio ospetsutik hurbil, Katalunian. Bide hau Ignazio Loiolakoak egin zuen 1522. urtean.

Ibilbide luzea, teorian 27 etapakoa eta herri hauetatik igarotzen dena: Araia, Guardia, Logroño, Calahorra, Tutera, Zaragoza, Bujaraloz, Fraga, Lleida, Igualada eta Manresa.

Guk, gogo eta ilusio handiz, hurbilen dugun zatitik ekingo diogu erronkari, eta denbora igaro ahala eta erromes-bide orok duen “kutsu gizatiar eta espirituala” nagusitzen zaigun neurrian, beste bide-zati batzuk, apur bat urrunagokoak, egingo ditugu.

Amaitzeko, esan Acreca Kutxa arteko XIX. Xenda-zaletasun Elkarretaratzea (Burgos 2018) datorren ekainean izango dela Burgosen hilaren 13 eta 17 artean.

              Animo mendizaleok, natura eta historia zain ditugu eta !!!

126. zk. Otsailak 17-18 4. etapa-GR-283/Otzaurte mend.-Lizarrusti mend.
127. zk. Martxoak 17-18 5. etapa-GR-283/Lizarrusti mendatea-Zaldibia
128. zk. Apirilak 7-8 6. etapa-GR-38/ Zaldibia-Segura
129. zk. Maiatzak 19-20 1. etapa-Ignaziotar Bidea/Azpeitia-Zumarraga
130. zk. Ekainak 9-10 2. etapa-Ignaziotar Bidea/Zumarraga-Arantzazu
131. zk. Irailak 8 3. etapa-Ignaziotar Bidea/Arantzazu-Araia
132. zk. Urriak 20-21 4. etapa-Ignaziotar Bidea/Araia-Alda
133. zk. Azaroak 17-18 5. etapa-Ignaziotar Bidea/Alda-Genevilla

 

Oharrak:

b/ Eguraldiaren iragarpena txarra izango balitz larunbaterako, igandean egingo litzateke ibilaldia.

b/ Eguraldiaren iragarpenaren arabera, ibilaldia aldatzeko aukera izango dute antolatzaileek.

Izen-emateak egiteko: Alberto Lahuerta (656-721.208) Senderismodad@gmail.cometa José Ignacio Acuña (943-31.02.52 joseig15@gmail.com