info@dadkutxabank.org
Senderismo

TXANGOEN EGUTEGIA – Xenda-zaletasuna 2019

         

Mendizale adiskideok, URTE BERRI ON!

 

2019ko egutegi berri honetan Ignaziotar Bidearekin jarraituko dugu. Abiapuntua Albenizen izango dugu, Araiatik oso gertu; gogoratu iaz azaroaren 17an iritsi ginela bertara, mendi-egun zoragarri baten ondoren.

Albenizetik Alda herri txikira joango gara. Egia esateko, 2001ean izan ginen herri hartan, haiek garaiak! Aldatik Genevillara, beste etapa bat, aurrekoaren oso antzeko distantziarekin, eta betiere desnibel metatu oso suabe eta erraz egiteko modukoekin.

Eta gure bideari jarraituko diogu Elvillar/Bilarreraino, Guardiatik hurbil dagoen Arabako herri txiki bateraino; distantziari dagokionez aurrekoen antzeko ibilaldia, 19 km-ra iritsi gabe.

Hurrengo ibilaldian Guardiatik igaroko gara: herri honek merezi du bisita berezi bat bere harresiak ikusteko, La Hoyako aztarnategi protohistoriko garrantzitsua, Erregeen Andre Mariaren eliza, San Joan eliza, Plaza Nagusia, Udaletxe zahar eta berria, Felix Mª Samaniegoren etxea eta monumentua, Primicia etxea, etab. Eta Fuenmayor herrian amaituko dugu.

Eta hemendik, Navarretetik igaro ostean, Logroñora iritsiko gara, askotariko ibilbidea eginez, baina ez 18 km baino gehiago. Gure hurrengo etapa Alcanadren amaituko da, Lodosa eta Sartagudatik oso hurbil. Eta horrela, ondare historiko handia duen Calahorra Hiri Txit Noble, Leial eta Fidelaren ateetan aurkituko gara. Eta Alfaron amaituko dugu. Al-Faruh (arabiarra) edo Gracurris (erromatarra) Errioxako udalerririk zabalena da. Nabarmentzekoa da San Migel Goiaingeruaren Kolegiata zoragarria, monumentu nazionala 1976tik, 100 urte behar izan zirelarik eraikitzeko.

Bukatzeko, jakin ezazue ACRECAren XX. Elkarretaratzea Gasteizen (2019, Kutxen arteko Xenda-zaletasunekoa) datorren maiatzean izango dela 22tik 26ra.

 

              Animo mendizaleok, natura eta historia zain ditugu eta !!!

 

129. zk. Otsailak 23 4. etapa-Ignaziotar Bidea: Albeniz-Alda.
130. zk. Martxoak 23 5. etapa-Ignaziotar Bidea: Alda-Genevilla.
131. zk. Apirilak 13 6. etapa-Ignaziotar Bidea: Cabredo-Elvillar/Bilar.
132. zk. Maiatzak 18 7. etapa-Ignaziotar Bidea: Elvillar/Bilar-Fuenmayor.
133. zk. Ekainak 22 8. etapa-Ignaziotar Bidea: Fuenmayor-Logroño.
134. zk. Irailak 21 9. etapa-Ignaziotar Bidea: Logroño-Alcanadre.
135. zk. Urriak 12 10. etapa-Ignaziotar Bidea: Alcanadre-Calahorra.
136. zk. Azaroak 23 11. etapa-Ignaziotar Bidea: Calahorra-Alfaro.

 

Oharrak:

b/ Eguraldiaren iragarpena txarra izango balitz larunbaterako, igandean egingo litzateke ibilaldia.

b/ Eguraldiaren iragarpenaren arabera, ibilaldia aldatzeko aukera izango dute antolatzaileek.

Izen-emateak egiteko: Alberto Lahuerta (656-721.208/Senderismodad@gmail.comgmail.com) eta José Ignacio Acuña (943-31.02.52/joseig15@gmail.com).

 

OHARRA: kudeaketa errazteko eta diru-laguntzak kobratu ahal izateko, bazkide guztiek webgunean izena emanda egon behar dutela gogorarazten da. Halaber bazkidearen egoera zein datuak aldatu beharreko kasuetan (erretiroa, e-posta, …) webgunean bertan aldatu beharko dira. ESKERRIK ASKO.