info@dadkutxabank.org
Arabako Mapa

XX. ACRECAko mendi-ibiliak Vitoria-Gasteizen

 

Aurten guri dagokigu ACRECAko mendi-ibiliak prestatzea, hots, Arabakoei.

2019ko maiatzaren 22tik 26ra izango da eta hotela Gasteizko Etorbidean kokatuta dagoen AC Hotel General Alava izango da.

Izen ematearen prezioa 435 eurokoa da gela bikoitzean eta hor sartzen dira bai hotela zein bazkariak, afariak, hamarretakoak, lekualdaketak eta antolakuntzak prestatuko dituen estrak.

Jarduera horrek, hala badagokio, bazkideei dagokien dirulaguntza izango du  DAD-Kutxabanken partetik.

Aurreikusitako ibilbideak honako hauek izango dira: (ibilbide bakoitzerako, zailtasun txikiagoko bigarren aukera ere prestatu egin da).

                                                  Maiatzaren 23an, osteguna:

Luzea:  14, 5 km (+785 m) – BERGANZO-AIRE MENDATEA -TOLOÑO-SAN GINÉS-BASTIDA.

Laburra:  12,3 km (+460 m) – BERGANZO- AIRE MENDATEA-TABUÉRNIGA-SAN GINÉS-BASTIDA

                                                   Maiatzaren 24an, ostirala:

Luzea: 11,8 km (+970) ARAIA-ITURBURUA-ALLARTE-IMELEKU-ARATZ-AZKASAROI-MARUTEGI-ARAIA

Ertaina: 10,7 (+806) ARAIA-ITURBURUA-ALLARTE-IMELEKU-AZKASAROI-MARUTEGI-ARAIA

                                                    Maiatzaren 25ean, larunbata:

 Luzea: 17,1 km (+462) SASETA – AYUDA HAITZARTE -OKINA- ALESTUYA MENDI-LEPOA -ANDOIU-ESTIBALIZ

Laburra: 12 km (+370) SASETA – AYUDA HAITZARTE -OKINA- ALESTUYA MENDI-LEPOA-ULLIBARRI OLLEROS

 

Ibilbideen eta egitarauaren informazio osoa   www.acreca.org orrian ikusi daiteke.

Izena emateko harremanetan jarri:

Alberto Lahuerta – Gipuzkoako arduraduna – senderismodad@gmail.com

J.Mari Cossio        – Arabako arduraduna       – desberdinlan@gmail.com

Berni  Martin         – Bizkaiko arduraduna      –  menditaldeakb@gmail.com

Eta gogoratu:

 Menditerapiaren ondorioz aurrezki garrantzitsuak lortzen dira mediku eta psikologotan. Gainera, Kutxabankeko lankideen artean harremanak estutzeko balio du.

Mendizale guztiok animatzen zaituztegu behin proba egitera! Probatzen duenak errepikatu egiten du!