info@dadkutxabank.org
FOTO MUS

2018ko DAD-Kutxabank-ARABAko MUS TXAPELKETA

Urtero bezala, udako ordutegiarekin, DADKutxabank-Arabako Mus txapelketa egingo da. Aurten uztailaren 2an eta 3an izango da eta, ohi bezala, Gasteizko Brusela hiribideko 7an dagoen Europa jatetxean egingo dugu.

Txapelketa ligatxo modura egingo da parte hartzen duten bikoteen artean; eta bi finalerdi eta final handia jokatuko dira bi bikoterik onenen artean.

Zuzenean bikote gisa eman dezakezue izena eta, lagunik ez baduzue, jakinaraz iezaguzue eta saiatuko gara joko-lagun bat bilatzen. Hilaren 14an, asteazkenean, bikote txapelduna nor den jakiten dugunean, jatetxean bertan egingo dugu lagunarteko afaria. Izen-emateak 20 euroko kostua du pertsonako, eta izena emateko, sar ezazue dirua sail honen kontuan: 109027471-2

Izena emateko azken eguna: uztailaren 1ean

Gogora ezazue Txapelketa honetako 2 bikote finalistak DADKutxabank-en ordezkari izango direla Kutxen arteko ACRECA XXXII Mus Txapelketan, Cordoban  izango dena irailaren bukaeran. Halaber, irabazleek aukera izango dute DADKutxabank ordezkatzeko otsail eta apiril artean egiten den Arabako 2019ko txapelketa probintzialean, San Prudentzio Txapelketan.

Txapelketarekin zerikusia duen edozein kontsulta egiteko, jo ezazue Iker Ramirez de la Peciña-rengana, zehazki bere helbide elektronikora (iramirezp@kutxabank.es).