info@dadkutxabank.org

Mus Lehiaketa Soziala Bilbon (2017)

Mus Lehiaketa Soziala Bilbon (2017)

Aurten, 2017an, garai bateko gure AEBBK elkarteak Kutxen arteko Acreca Txapelketa antolatuko du (urriaren 6 eta 7an jokatuko da AEBBKren lokalean, Bilboko Bailen kaleko 7an). Ostiral eta larunbat horretan txapelketan parte hartuko dutenentzako deialdia 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara izango da aipaturiko lokalean, eta txapelketaren amaierako afaria bertan egingo da 21:00etan.

Hori dela-eta, txapelketa horretan AEBBKren ordezkari izateko eskubidea lehenetsiko duen sailkapena ezartzeko, Museko Txapelketa Sozial hau antolatu dugu: maiatzaren 18an eta 25ean (ostegunak) jokatuko da arratsaldez, partidak hasteko azken ordu-muga 17:00etan izango delarik.

Lehiaketa honetan parte hartzen duten bazkideei egun horretan Klub Sozialean kontsumitzen duten zenbateko osoaren %50 ordainduko die DAD-KUTXABANKek, 10 euroko mugarekin.

DAD-KUTXABANKeko edozein bazkidek parte har dezake lehiaketa honetan eta AEBBKren ordezkari izan Acreca Txapelketan.

Lehiaketa sozial honetarako izena eman nahi duzuenok, mesedez, deitu Juanma Saenz de Ugarte-ri (Tfnoa. 944017034) lehenbailehen, eta nolanahi ere maiatzaren 13a baino lehen.