info@dadkutxabank.org

MUS TXAPELKETA– DAD – 2017 ARABA

Urtero bezala, udako ordutegiarekin, DAD-Araba Mus txapelketa egingo da. Aurten ekainaren 13an eta 14an izango da eta, ohi bezala, Gasteizko Brusela hiribideko 7an dagoen ‘Lusitano’ jatetxean egingo dugu.

Txapelketa ligatxo modura egingo da parte hartzen duten bikoteen artean; eta bi finalerdi eta final handia jokatuko dira bi bikoterik onenen artean.

Zuzenean bikote gisa eman dezakezue izena eta, lagunik ez baduzue, jakinaraz iezaguzue eta saiatuko gara joko-lagun bat bilatzen. Hilaren 14an, asteazkenean, bikote txapelduna nor den jakiten dugunean, jatetxean bertan egingo dugu lagunarteko afaria. Izen-emateak 20 euroko kostua du pertsonako, eta izena emateko, sar ezazue dirua sail honen kontuan: 109027471-2

Izena emateko azken eguna: ekainaren 12a

Gogora ezazue Txapelketa honetako 2 bikote finalistak DAD-Vital-en ordezkari izango direla Kutxen arteko ACRECA XXX Mus Txapelketan, Bilbon izango dena urriaren 5etik 8ra. Halaber, irabazleek aukera izango dute DAD Araba ordezkatzeko otsail eta apiril artean egiten den Arabako 2017ko txapelketa probintzialean, San Prudentzio Txapelketan.

Txapelketarekin zerikusia duen edozein kontsulta egiteko, jo ezazue Iker Ramirez de la Peciña-rengana, zehazki bere helbide elektronikora (iramirezp@kutxabank.es).

Antolakuntza