info@dadkutxabank.org
FOTO MUS

MUS TXAPELKETA DADKUTXABANK ARABA 2019

Urtero bezala, udako ordutegiarekin, DADKUTXABANK-Araba Mus txapelketa egingo da. Aurten ekainaren 6an eta  izango da eta, ohi bezala, Gasteizko Brusela hiribideko 7an dagoen Europa jatetxean egingo dugu.

Txapelketa ligatxo modura egingo da parte hartzen duten bikoteen artean; eta bi finalerdi eta final handia jokatuko dira bi bikoterik onenen artean.

Zuzenean bikote gisa eman dezakezue izena eta, lagunik ez baduzue, jakinaraz iezaguzue eta saiatuko gara joko-lagun bat bilatzen. Hilaren 6an, bikote txapelduna nor den jakiten dugunean, jatetxean bertan egingo dugu lagunarteko afaria. Izen-emateak 30 euroko kostua du pertsonako, eta izena emateko, sar ezazue dirua sail honen kontuan: 109027471-2

Izena emateko azken eguna: ekainaren 6an

Gogora ezazue Txapelketa honetako 2 bikote finalistak DADKUTXABANK-Vital-en ordezkari izango direla Kutxen arteko ACRECA XXXIII Mus Txapelketan, Segovian  izango dena irailaren bukaeran. Halaber, irabazleek aukera izango dute DADKUTXABANK Araba ordezkatzeko otsail eta apiril artean egiten den Arabako 2020ko txapelketa probintzialean, San Prudentzio Txapelketan.

Txapelketarekin zerikusia duen edozein kontsulta egiteko, jo ezazue Iker Ramirez de la Peciña-rengana, zehazki bere helbide elektronikora (iramirezp@kutxabank.es).

Antolakuntza

OHARRA: kudeaketa errazteko eta diru-laguntzak kobratu ahal izateko,  bazkide guztiek webgunean izena emanda egon behar dutela gogorarazten da. Halaber bazkidearen egoera zein datuak aldatu beharreko kasuetan (erretiroa, e-posta, …) webgunean bertan  aldatu beharko dira. ESKERRIK ASKO.