info@dadkutxabank.org
Mus

MUS Txapelketa Gipuzkoan

MUS DAD GIPUZKOAN – 2018 Txapelketa

Urtero bezala, data hauetan ohikoa den mus-txapelketa egingo dela iragartzen dizuegu aurten ere.

Maiatzaren zain egon gara, arratsaldeetako ordutegiak aldatzeko eta MIFID azterketak ere amaiturik edo behintzat aurreratuta egon arte.

Txapelketa maiatzaren 8tik aurrera 4 astetan jokatuko da: bi aste lehen faserako eta beste bi bigarrenerako.

Finalak, trofeoak emateko afaria eta lehiaketa azkar-azkarra ekainaren 1ean, ostiralean, izango dira.

Partidak, afaria eta lehiaketaren beste gorabeherak, azken urteotan bezala, Donostian Ibaeta auzoko ARATZ taberna-jatetxean izango dira. Beti bezala, taldeak sortzen badira Gipuzkoako eskualdeetan, lehen fasea behintzat eskualde horietan jokatuko da.

Eman izena apirilaren 27a baino lehen mezu bat bidaliz hona: mitxelalonso@gmail.com

Mezuan bikotearen izen-abizenak jarri behar dira, baita zenbaki-telefonoa eta helbide elektronikoa ere.

Noski, parte hartu nahi baduzue eta bikoterik ez baduzue, bidali guri zeuen datuak eta elkartuko zaituztegu egoera berean dagoen besteren batekin.

Nahiz eta izena emateko azken eguna apirilaren 27a izan, edozein kausarengatik ezin izan baduzue mezua bere garaian bidali, hurrengo astean ere saiatuko gara parte hartzeko eskaerei erantzuten.

Saia zaitezte aipaturiko helbide elektronikoa erabiltzen, baina, edonola ere, kontsulta urgenteak egiteko deitu telefono honetara: 645721029 (Xabier).

Fase bakoitza 2 asteko epe luzean garatuko denez, zenbait premiarengatik (oporrak edo…) partidak aste bakar batean jokatu behar badira, ez da arazorik izango, betiere inplikaturiko bikoteak ados jartzen badira.

Anima zaitezte, zuek guztiok parte hartzea espero dugu !!!