
NAUTIKA – DADKUTXABANK
DAD Kutxabank-en nautika ekintzak abiarazteko lanetan dihardugu.
Hasteko, Bizkaiako Getxo inguruan nabigatu ahal izateko itsasontzi bat alokatuko dugu irteerak egiteko asmoz.
Ez da derrigorrezkoa esperientziarik izatea.
Gero eta partaide gehiago izan, aukera gehiago eskaini ahal izango ditugu irteerak antolatu ahal izateko. Beraz, probatzeko bada ere, animatu zaitez eta jarri zaitez harremanetan behean adierazten den pertsonarekin emandako emailaren bidez:
GALDER JUARISTI
OHARRA: kudeaketa errazteko eta diru-laguntzak kobratu ahal izateko, bazkide guztiek webgunean izena emanda egon behar dutela gogorarazten da. Halaber bazkidearen egoera zein datuak aldatu beharreko kasuetan (erretiroa, e-posta, …) webgunean bertan aldatu beharko dira. ESKERRIK ASKO.