info@dadkutxabank.org
Foto 5

2019KO D.A.D KUTXABANK GIPUZKOA PADEL TXAPELKETA

Kantxako izerdiak eta afariaren ahogozoa oraindik ahaztu gabe, lerro hauen helburua aurten Gipuzkoan jokatu den Padeleko Barne Txapelketaren berri gainerako bazkideei ematea da.

Aurreko urteetan bezala, parte-hartzaileak honela banatu ditugu: aurreratuenak, oso lehiaketa gogorra izan dutenak garaipenaren bila; eta hasiberriak, aste batzuetako ikastaroa egin dutenak Ondarretako Tenis Errege Klubean, kirol honi zaletasuna hartzeko.

Ikastaroetan, 15 lankide izan dira 3 taldetan banatuta; eta beraien apaltasuna gorabehera, monitoreek esaten dutenaren arabera, ikaragarri hobetu dute jokoa lehen egunetik azkenekora. Hain zuzen ere, batzuek aukera izan zuten ikasitakoa erakusteko beraien arteko azken txapelketa espresean, eta Nora Egaña eta Argiloain Hernándezek ez zieten inolako aukerarik eman aurkariei.

Esperimentatuen txapelketari dagokionez, bertan launa bikoteko 2 talde izan ziren, eta hortik finalerdi oso lehiatuak atera ziren. Batetik, Roberto Oria eta Eduardo Benito, Ainhoa Ibarburu eta Richard Urkiaren aurka, eta bestetik, Carlos Losada eta Hernán González Jesús Mari Irureta eta Gorka Arrutiren aurka. Finala ere oso-oso lehiatua, eta azkenean Roberto Oriak eta Eduardo Benitok mendean hartu zituzten Gorka Arruti eta Irureta, horrela berreskuratuz iaz finalean galdutako txapela.

Irudietan ikusiko duzuenez, barreak, giro ona eta sari-banaketa izan ziren bukaerako afarian; bertan izan zen aurten kirol-mota honetaz gozatu dugun 30 lagun baino gehiagoren arteko ordezkaritza zabala; baina are gehiago izatea espero dugu datozen urteetan!

Eduardo Benito

Padel ordezkaria