info@dadkutxabank.org
Torneig De Padel 960×7201

PADEL DADKUTXABANK GIPUZKOA 2019

Hasi da eguraldi ona eta, beraz, urteroko barne-txapelketari ekingo diogu. 

Tenis Elkarte Errealeko padel-pistak izango ditugu base gisa, eta jokatzeko lehentasunezko ordutegia 15:30etik 17:00etara artekoa. Azken urteetan bezala, tenis-monitoreak arduratuko dira txapelketaren kudeaketa, antolaketa, ordutegi eta emaitzez.

Bidal iezadazue mezutxo bat (ebenito@kutxabank.es) datu hauekin:

– Izena

– Jokatzeko duzuen bikotekidea, baldin baduzue (bestela, nik lortuko dizuet)

– Txapelketa jokatu nahi duzuen edo, hasten ari bazarete, mundutxo honetan hobetzeko eskola batzuk nahi dituzuen.

Asmoa da hil honen erdian hastea eta ohiko afariarekin amaitzea ekain erdi edo amaieran.

Beraz, badakizue, mezutxo bat bidali, ez utzi biharko, eta berehala izango dituzue albiste gehiago.

Agur bero bat guztioi eta laster arte!  Eduardo Benito Ramos – Padel ordezkaria

OHARRA: kudeaketa errazteko eta diru-laguntzak kobratu ahal izateko, bazkide guztiek webgunean izena emanda egon behar dutela gogorarazten da. Halaber bazkidearen egoera zein datuak aldatu beharreko kasuetan (erretiroa, e-posta, …) webgunean bertan aldatu beharko dira. ESKERRIK ASKO.