info@dadkutxabank.org
Mototurismo2

MOTOTURISMOA : Azaroa 12 Irteera

Lankide estimatuok:

Gogoratuko duzuen legez, joan zen ekainean, lehen ibilbidea egin genuen motoz, eta Iparraldean, Nafarroan eta Gipuzkoan ibili ginen pixka bat.

Hura hasikina izan zen azaroaren 12rako proposatzen dizuegun beste ibilbide honetarako; iradokizunak kontuan harturik eta oso egokia delakoan, abiapuntua eta ibilbidea EAEko hiru probintzietako jendearengan pentsatuz erabaki ditugu.

Abiapuntua edo topaketa-gunea A8-ko 14. irteeran, Elgoibarren, izango da, bidesaria ordaintzen den guneko aparkalekuan.

Ia ibilbide osoa dago planifikatuta, egon daiteke aldaketa txikiren bat, baina gutxi gorabehera herri hauetatik igaroko gara: Azpeitia, Beasain, Etxarri Aranaz, Lizarraga, Lizarra, Santikurutze Kanpezu, Bernedo, Trebiño, eta Argantzonen geraldi teknikoa bazkaltzeko. Gero, Bilbo, Legutio, Lemoa, Gernika, Lekeitio, Ondarroa, Deba eta… Elgoibar-era itzuliko gara.

350 km inguru egingo ditugu.

Aipaturiko egunean eguraldiak eragozten badu, eta eguraldi hobea iragartzen bada biharamunerako, igandera aldatuko genuke, eta orduan ere eguraldiak ez badigu laguntzen, bertan behera geratuko da elkarretaratzea.

Parte hartu nahi duzuen jarduneko langileek, erretiroa edo aurretiko erretiroa hartutakoek, adiskideek… posta elektronikoz (jljimenez@kutxabank.es) edo telefonoz (666978050) jakinarazi behar duzue, azaroaren 10era baino lehen.

Behar ditugun datuak:

Izen-abizenak

DADeko bazkide BAI/EZ

Telefonoa

Motorraren marka eta modeloa, Matrikula

Jarduneko bazkideek diru-laguntza izango dute.

Gogoratu diru-laguntza jasotzeko eskubidea izateko, DADeko bazkide izan behar dela, eta dagozkion kuotak ordainduta izan.

Erretiroa edo aurretiko erretiroa hartutakoek, DADen sartu nahi badute, hemen erregistratu behar dute: info@dadkutxabank.org