info@dadkutxabank.org
Zaldiaran

ZALDIARAN 2019

Betiko legez, igoera eta hamarretakoa abenduaren 1an izango dira, igandea.

11:00etatik aurrera igo zaitezkete eta 13:00era arte izango gara bertan.

Zer aurkituko duzue? Bokatak, Arabako Errioxako ardo ona, freskagarriak eta gaztaina erreak. Armentiako Basilikatik ere egin daiteke irteera, oinez, 9:30ean, anima zaitezte.

Kutxabankeko lankide guztiontzako irteera dela gogorarazi nahi dizuegu, lanean dihardutenentzat nahiz erretiratu direnentzat, baita senitartekoentzat eta lagunentzat ere.

Izena ematea hilaren 29a baino lehen, ostirala, egin dezakezue, 20953150231090277293 kontuan.

 

    1  €/pertsona

 

Zain gaituzue!

 

OHARRA: kudeaketa errazteko eta diru-laguntzak kobratu ahal izateko,  bazkide guztiek webgunean izena emanda egon behar dutela gogorarazten da. Halaber bazkidearen egoera zein datuak aldatu beharreko kasuetan (erretiroa, e-posta, …) webgunean bertan  aldatu beharko dira. ESKERRIK ASKO.

* jardueran parte hartzen duten bazkideek DADKUTXABANKen diru-laguntza jaso ahal izango dute, betiere araudian ezarritako baldintzak betetzen badira.

 

2019eko azaroa